Heziketa Berezia EAE: Ordezkoen ikasturte hasierako esleipena (COCU 2025-2026), egutegia eta udako antolaketa

171

Hezkuntza Sailak gaur argitaratu du ordezkoen ikasturte hasierako esleipenen ebazpena.

Honekin batera prozesuaren gida, lan egoerari buruzko informazioa (hezigunean), lan egoera, lurralde historikoa, lanaldia eta destinoa (partzialak) aldatzeko ebazpena eta gida argitaratu dituzte.

Lanpostuen behin-behineko zerrenda ere bertan dago.

Informazio guztia Hezkuntza saileko web orrian aurkituko duzu.

Lan-egoera Hezigunearen bidez aldatu behar da eta epea uztailaren 7ra arte luzatuko da.

Lurraldea, destinoa eta lanaldi mota Hezigunearen bidez aldatu behar da eta epea uztailaren 2tik 3ra izango da.

Prozesuaren inguruko zalantzak argitzeko hiru telefono zenbaki gaitu dituzte:
– 945 018 270
– 945 018 429
– 945 018 397

Aplikazio telematikoan arazoak izanez gero hezigunea@hezkuntza.net idatzi behar da.

Honekin batera ikasturte hasierako esleipenaren (COCU) egutegia bidaltzen dizuegu.

Azkenik, udaran lan egingo dugun txanden egutegia eta kontsultak egiteko lehenesten dugun helbide elektronikoa.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan.

Besterik gabe, gozatu udako deskantsuaz.

AZKEN-BERRIAK-25-06-06-Irakasle-laboralak-1

– COCU 2025-2026

COCU-EGUTEGIA-25-26

– UDAKO ORDUTEGIA

UDAKO-ORDUTEGIA