Ohiko etxebizitzaz aldatzeagatiko lizentzia

40. artikulua

Langile batek ohiko etxebizitzaz aldatzeagatik, 2 laneguneko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, errolda ziurtagiriarekin justifikatuta. Erroldatze datatik 15 egun naturaleko epean baliatuko da lizentzia hau. Lizentzia hori hartu ostean, langileak ezin izango du etxebizitzaz aldatzeko beste lizentzia bat hartu harik eta urte bat pasatu arte.