Norberaren gaixotasunagatik lanaldia murrizteko baimena

36. artikulua

Norberaren gaixotasunagatik, lanaldi arrunta zortziren batean, bosten batean, heren batean edo erdian murrizteko baimena eskatu ahal izango du langileak, ordainsariaren kontzeptu guztiak proportzioan murriztuta.

Horretarako, gaixotasunaren egiaztagiria aurkeztu beharko du, zerbitzu medikoarena.

Baimen honen zehaztapenak mahai parekidean negoziatuko dira.