Nahitaezko betebehar publikoak edo norberaren betebeharrak betetzeko lizentzia

39. artikulua

1.- Ezinbestez bete behar diren betebehar publikoak edo norberaren betebeharrak egiteko, behar beste denbora izango dute langileek, baldin eta lanorduetatik kanpo egiterik ez badago beti ere.

2.- Edonola ere, Hitzarmenari dagokionez, hurrengoak hartuko dira nahitaezko betebehar publikotzat eta norberaren betebehartzat:

a) Epaitegien, komisarien, gobernu zibilen edo militarren zitazioak, arma ikuskapenak, NANa, pasaportea, egiaztagiriak eta erregistro izapideak, erakunde ofizialetan, eta oro har, betebeharrak ez-ez betetzeak interesdunari erantzukizun zibila, penala edo administratiboa eragiten badiote, betiere ondo egiaztatuta badaude.
b) Desgaitasun funtzional fisiko edo psikikoak dituzten odol ahaidetasuneko edo ezkontza ahaidetasuneko bigarren mailara arteko senideei edo, elkarrekin bizi badira, maila urrunagoko ahaide bat zaintzeko, edo nahiz eta elkarrekin ez bizi, haren tutore legala bada, izapide zehatzak egiten laguntzea.
c) Gida baimena eskuratzeko edo berritzeko azterketa.
d) Notariotzako errekerimenduak eta izapideak.
e) Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak.
f) Zinegotzi, diputatu, ahaldun edo legebiltzarkide gisako hautetsi legez, gobernu organoen eta berauen menpeko batzordeen bileretara joatea.