Nafarroako Hezkuntzako kontseilariaren zinen aurrean, “fidegarritasuna” eskatzen dugu itunpeko irakaskuntzan eta ikastoletan

414

Hil honen 17an, Carlos Gimeno Nafarroa Garaiko Hezkuntzako sailburuak informazioa emateko bilera batera deitu gintuen Itunpeko Irakaskuntzako eta Ikastoletako Akordioa sinatu genuen sindikatuak.

Bilera horretan aurten, 2021 urterako, %0,25eko soldata igoera gehigarria izango genuela jakinarazi ziguten, oraindik falta den 2012ko leheneratzeen zati dena. Gainera, legealdia amaitu aurretik, 2012ko %1,25a (-%0,25) eta 2016ko %1a ere lehengoratzeko konpromisoa hartu zuen.

LAB, SEPNA eta UGT sindikatuok hartutako konpromisoa formalki argitzeko eskaera helarazi genion; izan ere, jakinarazitakoaren eta prentsan argitaratutakoaren artean hainbat ezberdintasun hauteman genituen (prentsaurrekoan irakasle ez direnen igoera %0,2koa izango dela jakinarazi zuen eta sindikatuei, berriz, %0,25ekoa). Gaur egun ez dugu erantzunik jaso.

HARTUTAKO KONPROMISOA AHOZKOA BAKARRIK IZAN DELA nabarmendu nahi dugu eta hurrengo 2 urteetan beteko duenaren zinaren aurrean, egutegi bat egin edota gutxienez, prentsaratutako azken adierazpenen ondorioz sortutako zalantzak ere argituko dituen konpromiso idatzi bat egin beharko luke.

Jatorrizko informazioa: HEMEN