Haurreskola txikiak ez dira uztailean itxiko

438

LAB sindikatuak eta hainbat herrietako hezitzaile, udal eta familiek egindako elkarlanari esker, Haurreskolak Partzuergoko gerenteak bertan behera utzi behar izan du uztailean hainbat haurreskola txiki ixteko agindua.
Izan ere, ostiralean bertan LAB sindikatuak hezitzaile eta familia batzuen kexa jaso zuen ostean, Zuzendaritza Batzordeko kideei 3 haur baino gutxiago izango duten haurreskolak uztailean ere zabalik mantentzeko eskaera bideratu zien.
Gaur goizean Partzuergoak egoera horretan zeuden haurreskoletara erabakiaren berrespena bidali du. Eguerdian, aldiz, erabakia bertan behera gelditzen den berri ematen zuen deia jaso dute.
Beraz, berriro ere zoriondu egin nahi zaituztegu, haurreskolen defentsan gurekin batera elkarlanean egon zareten langile eta familiak.


Haurreskola txikiak, Altxor handia!

Ostiralean Zuzendaritza Batzordeko kideei LABetik itxieraren aurka luzatu genien eskaera