Nafarroako alderdiekin bilerak egin ditugu aurrekontuetan aintzat har gaitzaten eta Itun berriari begira

391
Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztietako ordezkariekin bilerak egin ditugu aurrekontuetan Ikastoletako langileei eta itunari zuzenduriko partiden kontrola eta murrizketarik ez onartzeko eskaera mahai-gainean.

Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariari urriaren hasieran premiazko bilera eskatu genion LABek, UGTk eta SEPNAk. Bilera horren helburua, aurrekontuetan ikastoletako langileok ditugun beharrak aintzat hartzea eta 2022ko abuztuaren 31n iraungiko  den itun berriaren negoziazioarekin hasteko eskaera. Hezkuntza Departamentuaren erantzuna ezezkoa izan zen eta itun berriaren negoziazioari dagokionean gurekin ez dutela zer hitz egiterik erantzun digu. Berriz ere salatu behar dugu Kontseilariak langileekiko eta haien ordezkariekiko erakusten duen mespretxua.
Jarrera itxi honen aurrean, Nafarroako Parlamentuko alderdi politiko guztietako ordezkariekin bilerak egin ditugu. Bi gai hauek mahai gainean jarriz:
– Aurrekontuetan langileentzat eta Itunari zuzenduriko partiden kontrola, murrizketarik ez onartzeko.
– Gimeno Kontseilaria, Itun berrriaren negoziazioari begira, hiruko mahai baten bueltan langileen ordezkaritzarekin ere elkartzera “behartzeko”.
Alderdien aldetik harrera ona izan dugu. Gehienek gure eskariekin bat egin dute. Gainera jakinarazi digute urriaren 15ean Nafarroako Parlamentuan kontseilariaren aurka onartutako adierazpena non, besteak beste, “negoziatzeko bideak irekitzeko” eskatu zioten.
Adierazpen horren harira beste bilera eskaera bat egin diogu Kontseilariari, baina oraindik ere erantzunik ez dugu jaso.

Momentu honetan, baiezta dezakegu  2022an gure oinarrizko soldatetan igoera izanen dugula: %2 funtzionarioak bezala + %1 (2012ko leheneratzea).

Lortutakoa egindako presiori esker izan da eta ez dugu ahazten murrizketak leheneratzeko 2016ko %1 falta dela eta hori berreskuratu arte borrokatuko dugula.

Jatorrizko albistea: HEMEN.