Sindikatuak jarritako demanda baten ondoren, epai batek Jaurlaritza behartu du Heziketa Bereziko bi langileri kalte-ordainak pagatzera #LortuDugu

960

EAEko Hezkuntza Sailak Heziketa Bereziko bi langileri kalte-ordainak pagatu beharko dio epaitegietan LABek jarritako demanda dela medio. Izan ere, lanpostu hutsa betetzen zuten bi langile horiek Hezkuntza Sailarekin zuten lan-harremana eten zen leku-aldatze lehiaketa bitartez. Bi hezitzaileak lanpostu hutsa hiru urtez betetzen egon dira, behar iraunkorrak eta estrukturalak egiten.

LABetik kontratua ondo bukatuta zegoela onartuta ere, demanda aurkeztu genuen kalte-ordaina jasotzeko eskubidea erreklamatzeko. Hau da, lan egindako urte bakoitzeko 20 eguneko kalte ordaina ordaintzea eskatu genuen, bakoitzari zegokion parte proportzionala emanaz. Eta EAEko Justizia Administrazioaren 2022ko otsailaren 12ko ebazpenak langileen alde irten dira, irmoak dira eta Jaurlaritza ordaintzera behartzen dute.

Heziketa berezian, EAEn, 2008an egin zen azkenengo Lan Eskaintza Publikoa, eta Hezkuntza Sailaren behin-behinekotasunaren abusuaren aurrean, borrokatzen jarraituko dugu.

Beraz, zorionak LABek egiten duen ibilbidean konfiantza jartzen duzuen langileoi!!