Lehen mailako ahaideen gaixotasun oso larriagatiko lanaldia murrizteko baimena

37. artikulua

Gaixotasun oso larria duen lehen mailako ahaide bat edo, elkarrekin bizi badira, maila urrunagoko ahaide bat zaintzeko, edo nahiz eta elkarrekin ez bizi, haren tutore legala bada, langileak lanaldiaren erdia edo herena murrizteko eskubidea izango du, ordainduta eta gehienez hilabeteko epean. Horretarako, gaixotasunaren egiaztagiria eta ahaidetasuna eta, hala badagokio, bizikidetza egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko ditu. Kotizazioak legez ezarritakoak izango dira.