Lan Hitzarmen berriaren negoziazioaren negoziazioa hasiko da

206

Atzo Hezkuntza Saileko Sukaldari eta Garbitzaileen Mahai negoziatzailea eta parekidea bildu zen. Lehenik 2023ko martxoaren 30ean buruturiko hauteskunde sindikaletan ateratako emaitzaren arabera eratu zen mahaia, kolektibo bakoitzean sindikatu bakoitzak duen bozka ahalmena zehaztuz. Gure kolektiboan zehazki, 278 bozkekin %33,33eko portzentaia da LABena, 240 bozkekin %33,33ekoa ELArena, 224 bozkekin %30,77koa UGTrena eta 41 bozkekin % 2,56 CCOOena.

Bigarrenez, administrazioak Lan hitzarmenaren negoziazioarekin hasteko eskaintza egin eta alde sozialaren gehiengoak prestutasuna eta beharra adierazi dugunez, hemendik eta urtea bukatu arte negoziaziorako egutegia aurkeztu digu. Horrekin batera negoziaziorako gaien dokumen ua helaraziko digute ekarpenak egin ahal izateko eta gerora lan hitzarmen artikulatuaren gainean lanean hasiko ginateke.

Gainera, LABek Hezkuntza sailarekin sinatu duen akordio laboralean zehaztutakoaren arabera jangela ereduaren inguruko azterketa egiten ari dira eta langileen kudeaketa publikorako ereduak aztertzen ari dira jada.

Bestalde, aurreko ikasturte bukaeran produkzioagatiko kontratuen iraupenaren gaineko negoziazioa bukatu gabe geratu zenez, berau berreskuratu eta berandu baino lehen akordio batera heltzeko borondatea agertu du Hezkuntza sailak. Jada 22 laguntza kontratu egin dituzte.

LABetik egin genuen proposamena indarrean dagoela esan genuen, beraz, ahalik eta lasterren gai honekin akordioa lortzea espero dugu. Ekaineko Akordioari egungo beharrak eta etorkizunekoak aztertuz esleipen irizpideak negoziatu eta enplegu plana egiteko prest agertu baitira.

Gauzak horrela ordezkoen araudia ere negoziatzea eskatu dugu. LABek sinatu zuen Ordezkabidearen araudia martxan egonik, administrazioak urriaren 16an aplikazioa martxan jarriko duela iragarri du. Beraz, adi, ordezkapenak aplikazioaren bitartez banatuko baitira.

Bestalde, momentuz oporrak, aintzinatasuna eta norberaren eginkizunetarako egunen eskaerak ezin direla EIZUren bidez bideratu jakinarazi digute.

Merituen bidezko LEP prozesuari dagokionean, udazkenean izen ematea egin ahal izateko lanean ari direla baina ezin digutela ezer ziurtatu esan digu administrazioak

Mahai sektorialean negoziatuko ditugun gaiez gain, aurreko infoan esan bezala, ezin aipatu gabe utzi, ezinbesteko zaigula funtzio publikoko Mahai Orokorrekoak diren gaiak, langile guztioi eragiten digutenak -erosahalmena bermatzeko soldata-igoerak, aurre-erretirorako neurriak edota birjartze-tasa, besteak beste- HEMEN NEGOZIATZEKO Urriaren 25ean eta Abenduaren 19an greba egin eta kalera ateratzea!

Mahai parekidea

Aurten Gizarte funtsa guztia banatu bada ere formakuntza funtsa gastatu gabe geratu da, eskaera nahikorik ez delako egon. Euskara ikasteko eskaintzen den 30 liberazioetatik 25 besterik ez dira gauzatu dira arrazoi desberdinengatik. Beraz formakuntzaren inguruan ere hausnarketa eta proposamenak landuko ditugu.

PDF Embedder requires a url attribute