Lan berdina, soldata berdina

478

INFO (2023-09-22) LAB ikastolak

Hezitzaileen artean ezberdintasunik ez!!!

Astelehenean , hilak 18, Lan Hitzarmen mahaia deitua izan zen, gaiordenean azken berriez gain, 2 urteko hezitzaileen lan sariari zegokion puntua zegoen.

Hezkuntza sailak, 2 urteko gelen kontzertazioa gauzatuko du ikasturte honetan, hortaz, bertan diharduten langileak ordainketa eskuordetuaren bidez jasoko dute soldata. Hezkuntza sailak argitaratu dituen kontzertazioa tauletan, 2 urteko geletan dauden hezitzaileek jasoko duten soldata, egun Ikastoletako Lansari Tauletan duguna baino altuagoa da.

Egoera honen aurrean, Ikastolen Elkartea-Partaidek eta EIBk aldebakarrez erabaki dute, soldatan dagoen ezberdintasun hori plus modura jasotzea (Taula hurrengo orrialdean). LAB sindikatutik, argi adierazi genuen mahaian, kategoria honetan langileek bizi dituzten lan baldintzak kontutan izanda, edozein hobekuntza ongi etorria bada ere, ezin dela soilik hezitzaile batzuengan aplikatu eta besteengan ordea ez.

LAB sindikatuarentzat, ez da inola ere ulergarria ezta onargarria, titulazio bera eta funtzio berdinak dituzten langileen artean horrelako ezberdintasunak egotea. Ikastolen Elkartea-Partaideri eta EIBri , 0 ,1 eta 2 urteko hezitzaileei soldata bera aplikatzea eskatu genien.

Bukatzeko, Lan Hitzarmen berriaren negoziaketaren inguruan, mahaira edukiak ekarri eta langileok behar dugun Hitzarmen berri bat lortzeko gure eskaera luzatu genuen.

“Titulazio bera eta funtzio berdinak dituzten hezitzaileen artean, desberdintasunik ez”

PDF Embedder requires a url attribute