LAB sindikatuak Hezkuntza sailarekin sinatutako Akordio laboraletik eratorritako lehenengo akordioa sinatu du Sukalde eta garbiketako kolektiboan

316

Ekoizpenagatiko kontratuaren iraupenaren luzapena sinatu dugu, bakante berrien sorrera eta adinagatiko jardunaren murrizketaren baldintzapean

2023ko ekainaren 1ean, EAEko Hezkuntza legea garatzeko langileen lan-baldintzak hobetzeko sindikatuen eta hezkuntza sailaren arteko akordioa sinatu geneun Hezkuntza sailarekin.

Akordio honetan adierazitako konpromisoak dagozkion negoziazio-mahaietara eramango direla sinatu genuen, bertan berretsiak izan daitezen, dagozkien gehiengoak lortu ezkero. Kolektibo feminizatu eta prekarizatuenetik hasita akordioa lortu dugu gehiengoak gure proposamena babestu duelako.

Akordioan jaso zen besteak beste, lanpostuak mantentzeko eta esleitzeko irizpideak, gazteberritze planak aztertu eta adostuko dira 60 urtetik gorako, langileentzat, Behin-behinekotasuna %5tik igoko ez dela bermatzeko neurriak hartuko dira.

LABek Hezkuntza saileko kolektibo feminizatu eta prekarizatuenean lortu du lehenengo akordioa. Aurreko ikasturtean administrazioak azkenengo Lan Erreformaren ondorioz 6 hilabetetara mugatuta dauden produkzioagatiko kontratuak, sektoreko hitzarmen kolektiboaren bidez 10 hilabetera luzatzeko proposamena egin zigula aprobetxatuz, akordioa mahaira ekartzeko apustua egin du eta lortu.

Abian dugun Hitzarmen Kolektiboaren negoziazioaren kaltetan izan gabe, salbuespenez, ekoizpen gorabeherengatiko kontratuak jankideen edota garbiketako metrajeen gorabeherak aurreikusi ezin daitezkeenean ekainaren 30era arte hitzartu ahal izango dira.

Dagoeneko eginda dauden 29 kontratuen luzapenak jada tramitatu dituzte.

Sukalde eta garbiketako langileen lanpostuen zerrendan sartuko diren egiturazko bakanteak sortuko dira

  • Sukalde eta Garbiketako langile propioen plantilla erregularizatuko du urtero.
  • Lanpostu horiek lanpostuen zerrendan (LPZ) agertuko dira kategoria horietan, eta ordeztu egingo dituzte ekoizpenaren beharrengatik egindako kontratazioak.
  • Ekoizpenaren beharrengatik kontratua egin den ikastetxe batean, hurrengo ikasturterako behar hori mantenduko dela aurreikusten baldin bada, LPZn agertuko da.
  • 2021-22, 2022-23 eta 2023-24 ikasturteetan 20 ordu edo ordu gehiagoko ekoizpenaren beharrengatik kontratuak izan dituzten ikastetxeetan, egiturazko bakanteak sortuko dira 2024-25 ikasturtean.
  • Hiru ikasturtetan betetako bakanteak lan-eskaintza publikoetan deituko dira. Behin behinekotasun tasa gehienez %5eko izango da.

60 urte baino gehiago dituzten sukaldeko eta garbiketako langileei laneko jarduna herenean murriztuko zaie

60 urte bete duten finkoei zein bakantean dauden langileei prebentzio zerbitzuak dei egingo die egokitzapen espezifikoak behar dituen jakiteko. Egokitzapen horietan lanaldia herenean murrizteko neurriak ezar daitezke, murrizketa hau ordaindua eta ordezkatua izango da.

Egun Sukaldean lan egiten duten 120 langileri eta garbiketan 94ri, guztira 214ri, eragingo die neurri honek.

Gauzak horrela, Hezkuntza sailari Akordio laborala mahai negoziatzaileetara eramaten jarraitzea eskatzen diogu eta LABetik langileen lan baldintzak hobetzeko proposamenak egiten jarraituko dugu kolektiboz kolektibo.

Euskal Herrian, 2023ko azaroaren 15ean.

PDF Embedder requires a url attribute