LAB, beste behin ere, bakarrik soldata ekiparazioaren defentsan

808

Greba amaierako akordioa bete gabe jarraitzen dute KE eta AICE-IZEAk, adostutako 6tik 4 bilera egin ondoren, akordioaren aplikazioaren inguruko alderdi garrantzitsu batzuk argitu gabe jarraitzen dutelako.

Apirilaren 26an Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako azken negoziazio-mahaia egin zen. Aurreko bileretan, LABetik honakoa eskatu genien patronalei: 2024ko soldata-taulen proposamen bat ekartzeko grebaren amaierarako akordioan adostutako igoera guztiak barne hartuta, nominak erregularizatzeko data bat, adostutako kategorietarako ikasturte honetarako lanaldiak murrizteko proposamen bat eta birkokapen prozedurarako dokumentazioa abian jartzea.

Kontua da, KE eta AICE-IZEAk ekarritako soldata taulak finantzaketa publikoari eta irakaskuntza publikoko langileekiko soldata-ekiparazioari erreferentzia egiten diotela eta horrek gainerako sindikatuak haserretu egiten dituela irteerarik gabeko zurrunbilo batean sartuz.

LAB sindikatuak mahai negoziatzailean patronalei nominak erregularizatzeko ahalik eta lasterren eta horretarako data bat emateko eskatu genien. Era berean, ikasturte honetarako lan kategoria desberdinentzako lanaldi-murrizketak adosteko, birkokatze-prozesua berehala abian jartzeko eta hitzarmenaren negoziazioa gehiago ez atzeratzeko eskatu genien.

Bestalde, LABek, ikastoletan egin zuen bezala, itunpeko ikastetxeetako eta ikastetxe publikoetako langileen soldatak ekiparazioaren alde egiten du. Lan bera, soldata bera.

Edo norbaitek uste du itunpeko langileek langile publikokoek baino gehiago kobratuko dutela Eusko Jaurlaritzaren finantziazioa izanda? Ba hori.

Soldaten ekiparazioa lortuko denean, bigarren urratsa lan-baldintzak homologatzea izango da: urteko eta asteko lanaldiak, prestakuntzak, ikastetxean egin beharreko ordu presentzialak, etab.

Blokeoa hau eta Maiatzaren 8an negoziazio mahai berri bat izango dugula ikusita, sindikatu guztiok aste honetan zehar bilera bat burutuko dugu egoera aztertzeko.

LABen aldetik, beti bezala, jarrera propositiboa eramango dugu eta espero dugu hurrengo asteko bilerarako patronalen jarrera bestelakoa izatea eta ikasturte honetarako adostutako neurrien aplikazioa (indarrean daudenak) martxan jartzea.