Irakasleak EAE – Ikasturte hasierako esleipenak

1- Ikasturte hasierako esleipenak

Hezkuntza Saileko irakasle ordezko guztiek dute borondatez parte hartzen aukera prozesu honetan. Prozesuaren helburua da hurrengo ikasturtean bete gabe dauden urte osoko plazak betetzea.

Ikasturte hasierako azken esleipenaren inguruko informazioa Hezkuntza Saileko webgunean dago ikusgai.

Ikasturte hasierako esleipenean kontuan hartu beharrekoak:

  • Prozesua borondatezkoa da: honek esan nahi du langileak ez daudela derrigortuta parte hartzera, eta ez direla lanposturik esleituko ofizioz.
  • Borondatezkoa denez, langileak aukeratu ahalko dituela birbarematuta dagoen zerrendetako lanpostu guztietan, lurralde eta lanaldi guztietara. Soilik aukeratutako lanpostutakoren bat esleitu ahalko zaio langileari; ondorioz, ez da ofizioz esleipenik egingo.
  • Esleipena ekainean egiten da. Ondoren, ebazpena jakinarazten da, irailaren 1ean karguaren jabetza egiteko.

Aukeraketa epea irekita dagoenean Hezigunetik egiten da. Langileak nahi dituen lanpostuak aukeratuko ditu, eta nahi duen lehentasun ordena markatuko du.

2- Iraileko lehen lanegunean plaza jabetzan hartu ezin dutenentzat plaza erreserbatzeko eskubidea

13.artikulua

Ikasturte hasierako esleipenean ikasturte osoko plaza bat lortu duten bitarteko langileen kasuan, eta iraileko lehen lanegunean plaza hori jabetzan hartu ezin badute, ezintasun iragankorreko egoeran daudelako edo beste ezinbesteko arrazoi batzuengatik, dagokion instrukzioan zehaztutako direnak, esleitutako plaza erreserbatzeko eskubidea izango dute, hala eskatzen badute, esleipenari dagokion ikasturteko azaroaren hogeita hamarrera arte. Zirkular horretan ezarritako epe eta prozeduren arabera sartuko dira.