Irakasleak EAE: LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuak EAEko Hezkuntza publikoko irakasleen negoziazio mahaira proposamena ezagutu gabe doaz

675

Gaur Legebiltzarrean osoko bilkura eta irakasleen mahai sektoriala deitua izan dela eta, Legebiltzarraren atarian bildu dira irakasleak urtarrilean hasitako greba eta mobilizazio zikloa bukatzeko benetako negoziazioa eskatzeko.

Bederatzi greba egunen ondotik eta hamaika mobilizazioren ostean, apirilaren 10ean Hurrengo aste osorako greba deialdia iragarri zuten %90eko ordezkaritza duten LAB, STEILAS, ELA eta CCOO sindikatuek. Sindikatuek negoziatzeko prestasuna adierazi arren, Hezkuntza sailak gaur arratsalderako deitu duen mahaian aurkeztuko duen proposamen berria ezagutu gabe jarraitzen dutela azpimarratu dute. Izan ere, eskatutako eduki, zehaztapen eta bermeak proposamenean jasoko diren ezagutu gabe eta deialdiaren berri prentsa bidez jakin dutela salatu dute, hilabete egon baita hezkuntza saila sindikatuekin harremanik izan gabe.

Argi dute aurreko grebetako jarraipenak, mobilizazio arrakastatsuek, greba deialdi berriak eta hezkuntza komunitateari luzatutako deiak eragina izan dutela negoziazio deialdi berri honetan.

Egindako grebetan langileek argi eta garbi adierazi dute hitzarmena orain eta hemen negoziatzeko beharra, eta sindikatuen aldetik, erabateko prestasuna izan dute beraiekin biltzeko. Gaurkoan hitzetatik negoziazioetara pasatzea espero dute.

Greba ziklo honetan aldarrikapen zehatzak igorri dizkiete sindikatu eta langileek Hezkuntza Sailari: gero eta handiagoak diren lan-zamak arintzeko neurri zehatzak adostea, erretiroa hartzeko baldintzak hobetu eta plantillen gazteberritze plana garatzea, galdutako erosahalmena berreskuratzea, eta jaiotza-tasa aitzaki hartuta aldebakarrez erabakitzen ari diren ikastetxe publikoen fusio eta itxieren aurrean enplegu publikoa bermatu eta lanpostuak egonkortzea. Era berean, hezkuntza publikoko sistema osoa euskaldunduko duen hezkuntza politikak abiaraztea, lan-osasuna zaintzea, kalitatezko berdintasun eta hezkidetza plan egonkorrak garatu ahal izateko, baliabide pertsonalak eta hauetarako beharrezkoak diren formakuntzak ezartzea, eta azken urteetan inposatutako atzerapausoak kentzea eskatu dute behin eta berriz sindikatuek eta langileek.

Era berean, eskertu nahi dute orain arte eta ostiral arratsalderako familia eta ikasleek antolatutako mobilizazioak, baita sindikatuek adostutako manifestuari atxikimendua eman izana ere. Milaka dira jaso dituzten norbanakoen sinadurak eta hamarnaka eragileenak. Guztiek aldarrikapenak babestu eta larunbaterako deitu duten manifestazioan bat egingo dute EAEko hiru hiriburuetan. Donostian, arratsaldeko 17:00etan, eta Bilbo eta Gasteizen 18:00etan.

Hezkuntza publikoa indartzeko ezinbestekoa da inbertsioa handitzea, lan baldintzak hobetzea eta eskola publikoa baliabidez hornitzea.

· Orain arte 3.000 lagunetik gorak sinatu dute manifestua eta eragile hauek:

  1. Aiaraldeko Hezkuntza Publikoa Bizirik!
  2. Aintzira Familien Elkartea
  3. Aita Iparragirre herri eskolako Guraso Elkartea
  4. Aita Iparragirre HLHI (Idiazabal)
  5. Aitor Ikastola
  6. ALBIZ Guraso Elkartea
  7. Alkizako Herri Eskola
  8. Allende Salazar eskolako Guraso Elkartea
  9. Altzoan Zaintza Sarea elkartea (Arrigorriaga)
  10. Antonio Lopez de Guereñu eskola
  11. Arteako Guraso Elkartea
  12. Atxondo HLHI
  13. Ballonti BHI
  14. Barakaldoko Grebalariak
  15. Barakaldoko grebalarien batzordea
  16. Barakaldoko Hezkuntza Bilgunean BHB
  17. Basartea Guraso Elkartea-Ramon Bajo HLHI eskolako
  18. Berango-Merana IGE-AMPA
  19. Berri-Otxoak (Barakaldo)
  20. Berrioiz guraso elkartea
  21. Berriz BHI
  22. Bertsopilota Kirol eta kantu elkartea
  23. Besopean Guraso elkartea (Zaratamo)
  24. Bizi Txoriherri
  25. Bizkarreta Guraso Elkartea (Unamunzaga eskola)
  26. Bolatoki Kultur Elkartea
  27. Downaraba
  28. ELAK-PCTE
  29. Elorrio Eskola Publikoa
  30. Elorrioko Eskola Publikoko Guraso Elkartea
  31. EPA Zalla HHI
  32. ESK Sindikatua
  33. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea
  34. Feministalde
  35. Fleming Herri eskolako zuzendaritza
  36. FP Barakaldo LH grebalarien batzordea
  37. Fray A. Urdaneta Ikastetxea
  38. Gasteizko Euskal Eskola Publikoaz Harro Plataforma
  39. Gasteizko IRALE
  40. Gerrarik Ez Euskal Herria
  41. Gorbea Guraso Elkartea
  42. Harri Berri-Oleta ikastetxeko klaustroa
  43. Heriotza Haurrekin
  44. Herria Kultur Elkartea
  45. Hezikuntza Guraso Elkartea (Lezo)
  46. Ibai Ikastola Guraso Elkartea
  47. Ibarrekolanda BHI
  48. IGE Laudio institutua
  49. Ikama Bilbo
  50. Ikama Ibarreko
  51. Ikama Ikasle Antolakundea
  52. Ikas-Bide Ikastola HLHI
  53. kaztegietako herri eskola
  54. Izartegia IGE (Ganivet)
  55. Jaikin IGE Ruperto Medina Guraso Elkartea (Portugalete)
  56. KAIXO Karmelo Ikastolako Gurasoen Elkartea
  57. Kakitzat (Koordinadoraka Antimilitarista)
  58. Kardala LHII
  59. Karmelo Etxegarai ikastola
  60. Karmelo Ikastola IPI
  61. Katiluzar Guraso Elkartea
  62. Kaxkagor kultur elkartea
  63. Kaxkardi K.E.E.
  64. Koloretxe
  65. La Escontrilla Eskolako Guraso Elkartea
  66. Lanbide Heziketa Defendatzen
  67. Landazuri HLHI
  68. Larrea Eskola
  69. Larrea HLHI (Amorebieta)
  70. Leku Eder familia elkartea (Gasteiz)
  71. Lezo Herri Eskola
  72. LH/FP Barakaldoko grebalarien batzordea
  73. Lizartzako Herri Eskola
  74. Lopez de Gereñu
  75. Mariturri Guraso Elkartea
  76. Mendekoa IFE-AFA Mukusuluba
  77. Mendialdea IPI (Kanpezu)
  78. Olaberriko Herri Eskola
  79. OMAL-Paz con Dignidad
  80. Oroko Andra Mari HLHI
  81. Plentzia Eskola
  82. ROCK KAM BROOM!!! (musika taldea)
  83. Salbuberri guraso elkartea- Salburua BHI
  84. Salburua HLHI Ikastetxea
  85. SAN GABRIEL BIGE Guraso Elkartea
  86. SOS Aiaraldea – Aiaraldeko Greba Batzordea
  87. Talaia Eskola Hondarribia
  88. Toki eder eskola
  89. Txinparta Feminista Konpartsa
  90. Txurdinaga eskola HLHI
  91. Urdanetarrak Ordiziako Euskal Eskola Publikoko Gurasoen Elkartea
  92. Urkipe Herri Eskola
  93. Urrunagako Administrazio Batzarra
  94. Urrundi Kultur Elkartea
  95. Zabalgana BHIko Mendibea Guraso Elkartea
  96. Zadorra Etxea
  97. Zamudioko eskola
  98. Zeberioko Zubialde eskola
  99. Zornotzako Larrea Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea
  100. Zornotzako Talde Feminista
2025-05-08-Prentsa-oharra-atxikimendu-zerrenda