Irakasleak EAE: IKHA-COCU | Esleipenak 2025-2026

1535

2025-2026 ikasturteko esleipenei begira, data garrantzitsuenak jasotzen dituen taula osatu dugu. Erantsita bidaltzen dizuegu.

Bestalde, jarraian duzue informazio osagarria:

– Lanerako prest jartzeko epea ireki da Hezigunean (Ekainaren 30eko 12:00ak arte) birbaremazioko behin-betiko zerrendetan “Uko justifikatua” egoeran daudenentzat.

> HEZIGUNEA: Eremu pertsonala > Izapideak langile Sailarekin > Ikasturte Hasierako Esleipena: Lan-egoera aldatzea.

Jarraian egiaztagiria deskargatu, ziurtatzeko ongi egin dugula.

– Honekin adieraziko duguna da:

1) IKHAn parte hartu nahi dugula

2) Lanpostu bat lortuz gero irailaren 1ean lanera goazela.

– Nork ez du hau egin behar? karrerako eta praktikaldiko funtzionarioek eta birbaremazioko behin-betiko zerrendetan lanerako prest egoeran dauden ordezkoek.

– OHARRA: azken urteetan, IKHA-COCU esleipen eskaera librea da bitarteko/ordezko langileentzat, ez dago birbaremazioan ezarritako aukerei lotuta.

– Ordezkook nahi ditugun lurralde eta lanalditako lanpostuak eskatu ditzakegu eta ez dago ofiziozko esleipenik, ezingo zaigu esleitu eskatu ez dugun lanposturik.

– GIDA 2025-2026:

Ikasturte-hasierako esleipenetarako prozesuaren gida argitaratu da, bai karrerako irakasle funtzionarioentzat eta lan-kontratuko irakasleentzat, bai praktikaldia egin behar duten irakasleentzat.

  • Eskuratu esleipenen gida: https://labur.eus/kutck3vw

KONTUAN HARTZEKO BESTE DATA BATZUK:

  • Abuztuko ordezkagunea: lan egoera aldatzeko aukera
  • Abuztuak 18ko 12:00etatik abuztuak 26ko 23:59ak arte, Ordezkagunean
  • Iraileko ordezkagunea: lan egoera aldatzeko aukera
  • Irailaren 1etik aurrera, ohiko ordutegian (9:30-13:00)
2025-COCU-Egutegia_Irakasleak