Irakasleak EAE – Gurasotasuna

1. Haurdunaldi baja

Bi modutara eskatu dezakegu haurdunaldiko baja, bietan %100 kobratu eta puntuatzen da (lanpostu “fiktizioak” hartzen dira). Ordezkoen kasuan kontratua amaitzerakoan alta hartu beharko da beste kontratu bat eskuratzeko.

Lanpostuak haurdunaldian eragiten du, nahiz eta haurdunaldia normal doan.Haurdunaldiak lanean jarraitzeko arazoak sortzen dizkigunean.
Baja MutuanBaja Osakidetzan
Delegaritzako prebentzio zerbitzuak postuaren azterketa egingo du (1 hilabeterarte iraun dezake)Familia medikuak emango du eta ez da lanpostuaren azterketa egin behar.

Mutuatik: Prestazio bat ematen du Mutuak haurdunaldian, lanpostuan arriskuak daudenean haurdunaldirako. Lakuako prebentzio zerbitzura deitu (945018411) edo prebentziohezkuntza@euskadi.eus helbidera idatzi eta kasua azaldu. Mutuak jarraipena egin ahal izateko, alta egoeran egon behar da prozesua hasterakoan. Prebentzio Zerbitzuak langilearen lan egoerarekin txosten bat idatziko du eta Mutuara bidaliko dute.

Gizarte Segurantzatik: Osakidetzako zure familia mediku orokorrak baja ematen badizu, egoera honetan Gizarte Segurantzatik ordainduko dizute baja. Noizbehinka baja berrikusi behar izaten da.

Informazio gehiago Prebentzio Zerbitzuko webgunean.

2. Erditze osteko pausuak

Ospitalean umearen jaiotze agiria eskatu. Epea: haurra jaio eta 24 ordu pasatzen direnetik 8 egunera.

Amatasun prestazioa eskatu: Gizarte Segurantzan entregatu, eskatzaileak berak eta bai enpresak bete beharreko inprimaki ofiziala, gaixotasun bajaren alta, Familia Liburuaren originala eta kopia, jaiotza-agiriaren originala eta kopia, Nortasun Agiriaren originala eta kopia. Epea: haurra jaio eta 20 egunera.

Haurraren osasun txartel indibiduala eskatu: Udaletxean eskatu behar da haurraren erroldatze agiria. Ondoren, Gizarte Segurantzan gurasoetako baten aseguruan sartu behar dugu haurra. Horretarako, A1 eta P1 inprimaki eguneratuak emango dizkigute betetzeko. Guraso(ar)en Nortasun Agiriaren edo Familia Liburuaren fotokopia atera eta guztia tokian tokiko anbulategian entregatu behar da. Epea: ez dago eperik baina ahalik eta azkarren egitea gomendatzen da.

Diru laguntzak tramitatu: Eusko Jaurlaritzako webgunean irakurri gehiago.

Zer?Non?Noiz?Beharrezko dokumentazioa
Jaiotze agiria eskatuOspitalean8. egun baino lehen.Jaiotze agiria
Amatasun prestazioa eskatuGizarte segurantzan20 egun baino lehenEskatzaileak eta enpresak (administrazioak) bete behar du inprimaki ofiziala. Gaixotasun bajaren alta; Jaiotza agiria (+ kopia); Familia liburua (+ kopia); eta Nortasun agiria (+ kopia)

3. Gurasotasun lizentziak

  • Tramitagunetik eskatzean da eskaera orri baten bitartez.
  • 19 asteko baimena izango du langileak kontratupean aurkitzen bada. Aldiz, langileak kontraturik ez badu 17 astekoa izango da baimena, Jaurlaritzako bi hobekuntza asteak ez lituzkeelako jasoko.
  • Kontratuaren arabera 19 edo 17 aste horiei beste bi aste gehitu dakizkie, haurrak 8 urte bete arteko 8 asteko baimenean jasota dauden lehen 2 asteak ordainduak baitira.
  • 19 aste horiek luzatu egingo dira, oinarrizko araudiaren arabera legokiokeen luzapenaz gain, kasu hauetan:
    • Bi aste gehiago haur bakoitzeko, bigarrenetik aurrerako seme-alaba bakoitzeko, erditze anizkoitza izanez gero.
    • Bi aste gehiago, aniztasun funtzional fisiko, psikiko edo sentsoriala dagoenean.
    • Baimen hauek transferiezinak dira.
  • Gurasobakarreko familien kasuan hamahiru aste gehigarri izango ditu. Eta 8 aste gehiago umeak 8 urte bete arteko 8 asteko baimenetik, horietatik 4 aste ordainduak izango direlarik.

3.1- 2025eko maiatzaren 9ko Akordio Arautzailearen hobekuntzak:

  • Derrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeko aukeraren kasuan, lizentzia beste bi astez luzatuko da. Hau da, gurasotasun baimeneko derrigorrezkoak ez diren 13 asteak jarraian hartuz gero, 2 aste gehiago luzatuko da baimena, hau da, jarraian hartuz gero 21 aste izango dira guztira. Eta horri 8 urte bete harteko 8 asteko baimeneko 2 aste ordainduak gehituz gero, guztira 23 aste lirateke.

3.2- 21 asteak banatzekotan horrela hartu behar dira:

6 ASTE: Umea jaiotzen den unean hasiko da eta ezin da eten, derrigorrezkoa da. 7 egun baino luzeagoko ospitaleratzea badago luzatuko litzateke.

+ 11 ASTE; Borondatezko zatia:

  • Nahitaezkoa izango da baimena etenik gabe hartzea ondorengo kasu hauetan:
    • Bi gurasoetako batek lanik egiten ez duenean.
    • Adopzio, zaintza edo harreretan, haurra 12 hilabetetik gorakoa denean.
  • Baimena zatika hartzeko bi gurasoak lanean egon behar dira. Asteka hartuko dira baimen-zatiak, haurrak 12 hilabete bete arte.
    • Ama biologikoa denean: nahi duenean, nahitaezkoak diren 6 asteak eta gero.
    • Beste gurasoa denean:
      1. Ama biologikoaren nahitaezko atsedenaldia amaitu eta gero edo ama biologikoaren edo beste adoptatzaile edo zaintzailearen baimena amaitu eta gero (Hobekuntzan luzatutako asteak barne).
      2. Jaiotza baimenaren ondoren ama biologikoak edo beste adoptatzaile, zaintzaile edo harrerako gurasoak eskatzen badu haurraren edoskitze denbora lanaldi osoetan metatzea, denbora hori igarotakoan hasiko da gainerako baimen-asteen kontaketa.
  • Baimena zatika hartzen denean, aste osoetan banatuta hartuko da, eta baimen zati bakoitza hartzeko aurreabisu errebokaezina egin beharko da (behin eskaera eginda, ezin da aldaketarik egin), gutxienez 15 egun lehenago.

+2 ASTE; Hobekuntza zatia (Jaurlaritzarena): Etenik gabe gozatu beharko da, eta borondatezko zatiko azken asteari lotua egongo da, azken honek duen iraupena duela.

  • Hobekuntza hori etenik gabe gozatu beharretik salbuetsita geratuko dira, izendapenaren edo kontratuaren iraupena dela eta, etenik gabe hartu ezin dutenak; kasu horretan, hurrengo izendapenean edo kontratuan berehala jarraituko dute baimenarekin, harik eta agortu arte, betiere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
  • Aurrez abisatutako baimena hartu aurretik lan istripuren bat gertatuz gero, baimen hori gero hartzeko utzi ahalko da, betiere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
  • Ama biologikoa hiltzen bada, beste gurasoak baliatu ahalko ditu zegozkion edo geratzen zitzaion baimenen zatia.

+ 2 ASTE; Derrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeagatik.

+2 ASTE; Haurrak 8 urte bete arteko 8 asteko guraso baimena: haurrak 8 urte bete arte gozatu ahalko da baimen hau, horietako 2 aste ordainduak izango direlarik. Gurasobakarren kasuan 4 aste dira ordainduak direnak. ADI! edoskitze ostean hartu behar da eta edoskitzea murriztu lezake, beraz, ondo begiratzea komeni da.

6 aste11 aste2 aste2 asteEdoskitzeaLanera itzuleraBAIMENA:
Eszedentzia
BAIMENA:
Zortzi asteko guraso baimena
Derrigorrezkoak dira haurra jaio eta gero hartzekoEtenekin edo zatika hartu daiteke17 astearekin batera hartu behar daDerrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeagatik. (Akordio arautzailean jasotako onura propioa)Metatua edo metatu gabea
* Ez metatua 6 asteak igaro ondoren hartu daiteke.

Gurasotasun lizentzia eta edoskitze metatua amaitu ondoren lanaldiaren murrizketa eskatzeko aukera dute (1/3 edo 1/2) langile guztiek*.
*Praktiketako funtzionarioek 1/3 soilik eska dezakete ala praktikaldia urte bete atzeratu.
Ez ordaindua
8 urte bete arte
lehen bi asteak ordainduak, gainerakoa ez. Gurasotasun lizentziari jarraian batu dakizkioke edo ez.
Gurasobakarren kasuan lehen 4 asteak ordainduak

K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak

4. Ordezkoen kasuan kontuan hartzekoak

  • Lanera itzuli nahi ez badute abuztuaren 31a baino lehen egin behar da eskaria, betiere 15 eguneko aurreabisua badago.
  • Irailaren 1ean jaiotzagatiko Gizarte Segurantzaren asteetan badaude, ez dira ikastetxera joan beharko.
  • Gurasotasun lizentziak irauten duen bitartean ordezkagunean parte har daiteke. Kasu horretan, esleipen bat jasotzen denean lanera joango ez dela jakinarazi behar zaio Hezkuntza Sailari.
  • Gizarte Segurantzako baimena amaitu, baina borondatezko asteak geratzen bazaizkie lanpostura itzuli beharko dute eta 15 egun balioduneko aurreabisua eman beharko dute baimenari berriro ekiteko.

EZ DUTE IKASTETXERA JOAN BEHARKO:
– Jaiotzagatiko baimena duten bitarteko funtzionarioek (edo ordezkoek)
– Zaintzagatiko eszedentzia eskatu dutenek
– Arriskuko haurdunaldia

⚠️ ADI!
– Umea jaiotzen den momentuan ordezkoa ez bada kontratupean egon, ezin izango ditu Eusko Jaurlaritzak ematen dituen aste gehigarriak hartu, bai aldiz, edoskitzea.
– Baimena hasten den momentuan kontratua baduzu eta kontratu hori gurasotasun lizentzia bitartean amaitzen bazaizu, Gizarte Segurantzak emandako baimena amaitu arte fiktizioki puntuatuko duzu. Jaurlaritzak ematen dituen bi aste gehigarrietarako eta dena jarraian hartuz gero Hezkuntza Sailak gehituko lituzkeen beste bi asteetarako kontratu berri bat izan beharko zenuke fiktizioki puntuatzen jarraitzeko.

5. Kontuan hartzeko bestelakoak

  • Lizentzia amaitzen bada eta amak ezin badu lanera bueltatu (osasun arazoak), aldi baterako ezintasun baja tramitatu behar da.
  • Gizarte Segurantzak ordainduko du lehen 17 asteetako soldata, lizentzia osoan zehar, aurreko hileko oinarri arautzailearen %100, hain zuzen (egun bakoitzean zenbat diru dagokizun kalkulatuko dizute). 18. eta 19. hobekuntza asteak Eusko Jaurlaritzak ordainduko ditu eta lizentzia jarraian hartzeagatik gehigarriak diren bi asteak ere.
    Gogoratu Gizarte Segurantzako baimena eskatu ahal izateko, lurralde ordezkaritzatik zure kontratua bidalita izan behar dutela. Bukatzeko, jaiotza-agiria (originala eta kopia), familia liburua (originala eta kopia), NANren kopia, kontu korrontea eta 2 inprimakiak (enpresak betetakoa eta norberak betetakoa) Gizarte Segurantzan entregatu behar dira. Haurra jaio eta 20 eguneko epea dago honetarako.
  • Langileen kudeaketarako zuzendaritzak emandako eskabide orria bete behar da.

6. Adopzioa / Harrera

  • 19 aste etenik gabe (bi aste gehiago haur bat baino gehiago adoptatzen badira edo umea premia berezikoa bada).
  • Denbora zenbatzen hasten da harrerari buruzko administrazio erabakia edo erabaki judiziala ematen denetik edo adopzioa eratu duen ebazpen judiziala ematen denetik aurrera.
  • Biek har dezakete aldi berean, 19 aste elkarren artean gainditu gabe.
  • Adopzioa atzerrian ematen bada, gurasoek adopzioa baino lehen umearen herrialdera joan beharko balute, baimena har dezakete, ebazpena jaso baino 4 aste lehenago arte. Gainera interesdunek gehienez 2 hilabeteko baimenaz gozatzeko aukera izango dute. Denboraldi honetan oinarrizko lansariak bakarrik jasoko dituzte.
  • Oporraldia eta haurdunaldi, erditze, edoskitze, adopzio edo harrerako lizentzia aldia elkartzeko modukoak izango dira.
  • Langile kudeaketarako zuzendariak emandako eskabide orria bete behar du.
  • Administrazio edo epai ebazpena aurkeztu behar da.

7. Edoskitzea

  • Baimen indibiduala da, guraso bakoitzaren eskubidea eta transferiezina.
  • Haurrak urtebete izan arteko iraupena du.
  • Edoskitze-baimena bi modutara gozatu daiteke:
    • Egunero lantokitik ordu bete alde eginez, lehen edo azken orduan. Aukera dago ordubete hau bitan banatzeko, hau da, egun berean ikastetxetik bi aldiz alde egiteko, aldi bakoitzean ordu erdiz. Eguneko 2 ordu dagozkie erditze anitza izan duten gurasoei.
    • Edoskitze metatua. Edoskitzearen kalkulua lanera doan egunen arabera egingo da. Ez dira kontuan hartuko aldi baterako ezintasunak edo opor egunak. Jardunaldiaren arabera beheko taulan zehazturiko lan egunak izango lituzke lizentziak erabili ondoren urtebeterarte lan egingo duen irakasleak. Erditze anitzen kasuan, bikoitza kasu guztietan.
JARDUNALDIAMETATUTAKO EGUNAK
OSOA28 LANEGUN
MURRIZTUA 5/629 LANEGUN
MURRIZTUA 2/336 LANEGUN
MURRIZTUA 1/248 LANEGUN
MURRIZTUA 1/372 LANEGUN
  • Urteko bakantea betetzen ari diren bitarteko funtzionario edo ordezkoen kasuan (kontratua abuztuaren 31ra arte), posible da edoskitze metatuko egun guztiak ikasturte berean gozatu ahal ez izatea. Delegaritzak kalkulatuko ditu ikasturteari dagozkion egunak. Abuztuko esleipenetan lanpostua lortu duten langileen kasuan, irailaren 1ean berraktibatu daitezke falta diren edoskitze egunak. Iraileko esleipenetan eta ordezkagunearen bidez esleitutako lanpostuei dagokionez, langileak 15 egunez lan egin behar du falta zaizkion edoskitze egunekin jarraitu aurretik. Kasu guztietan, langileak baimenarekin jarraitzeko eskaera egin behar du dagokion lurralde delegaritzan.
  • Jardunaldi osoan dauden langileek murrizketa eskatu dezakete, modu honetan edoskitze metatuari dagozkion egun kopurua proportzionalki handituz.
  • Edoskitze metatua hautatuz gero, urte horretan zerbitzuak aldi baterako eteteko aukera eta eszedentzia eskatzeko aukera galduko lirateke. Haurrak urtebete bete ondoren eskatu daiteke berriro.
  • Eskabidea Tramitagunearen bidez egin behar da.

8. Seme/alabak zaintzeko baimenak

8.1- Zaintzagatiko eszedentzia

11/2022 Legea, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 144.artikulua eta Akordio Arautzaileko 62.artikulua

  • Edozein unetan eskatu daiteke.
  • Gehienez ere hiru urteko eszedentzia har daiteke seme edo alaba bakoitza zaintzeko.
  • Eszedentzia-aldi bakarra izango da haur bakoitzeko, eta zatituta hartu ahal izango da zerbitzuaren beharrekin bat etorriz gero.
  • Gurasoak, biak lanean dabiltzanean, bietako batek bakarrik baliatu ahal izango du eszedentzia.
  • Egoera horretan gauden bitartean ezin da ordaindutako lan kontraturik izan.
  • Eszedentzian dauden langileek erretiroari eta aintzinatasunari begira kotizatzen dute.
  • Momentu honetan aukera dago zenbait diru-laguntza eskatzeko. Informazio gehiago hemen.

Eszedentzia EIZU bidez eskatu behar da.

8.2. Seme/alabak zaintzeko murrizketa

42. artikuluaAniztasun funtzionala duen senideak (18 urterarte) edo adin txikikoak (12 urterarte).Lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztu daiteke. Gutxieneko jardunaldia %50 izan behar da, ondorioz, murrizketa aplikatzeko jardunaldi osoan edo 5/6eko egoeran egon behar da langilea.% (Haurraren zaintzagatiko edo aniztasun funtzionala duten seme-alabak zaintzeko murrizketak konpentsazio ekonomikoa du)

Haurraren zaintzagatiko murrizketak sortutako diru-sarreren galera konpentsatzeko eskabidea.

8.3- Zortzi asteko guraso-baimena

8 asteko guraso-baimena (lehen bi asteak ordainduak) ekainaren 28ko 5/2023 Errege Lege Dekretuaren 128. artikulua.

– Hartzeko 8 asteak 8 urteko aldirako dira guztira, eta ez dira urtekoak. Lehen bi asteak ordainduak dira, gurasobakarren kasuan lehen 4 asteak.
– Aste horiek jarraian edo zatika hartu ahal izango dira. Baimena zatika hartzen bada, aste osoko gutxieneko aldietan hartu beharko da.
– Baimena langileak ordura arte egiten duen lanaldi motan baliatuko da.
Eskaera: eskaera gutxienez 15 egun (baliodun) lehenago egin behar da. Momentuz, baimena Tramitagune bidez eskatu behar da, eskaerari familia-liburua erantsiz. Aurrerago EIZU bidez egitea aurreikusten da.

Oharrak:
-Lehen bi aste horiek 2024ko abuztuaren 1a baino lehen disfrutatu zutenek ez dute konpentsazioa eskatzeko aukerarik.
-Lehen bi aste horiek 2024ko abuztuaren 2tik aurrera eskatu dituzten familiei 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko zaie.
-Lehen bi aste horiek 2025ko uztailaren 31tik aurrera eskatu duten familiei eskariarekin batera ordainduko zaie.

9- Informazio gehigarria: