1. Erretiro eta aurre-erretiro aukerak
Espainiar zein Frantziar estatuek legez arautzen dute zein diren erretirorako baldintzak, hauek Euskal Herriko langileoi inposatzen zaizkigularik.
Horren baitan eta Gizarte Segurantzako zein Hezkuntzako eskumen osoak ez ditugun bitartean, bi erregimen ezberdinen baitakoak dira hezkuntza publikoko EAEko irakasle funtzionarioak:
> MUFACE: Mutualidad General de Funcionarios Civiles del Estado. Administraziopekoan geroz eta gutxiago daude eta urte gutxitan desagertuko dira. Aurre-jubilatzeko aukera errelebo kontratuaren bidez daukate.
> Funtzionarioak: Karrerako funtzionarioek eta bitarteko funtzionarioek aurretiko erretirorako aukera dute, horretarako eskatzen diren baldintzak betez gero.
2. Gizarte Segurantza bidezkoen erretiroa
Funtzionarioek erregimen orokorreko baldintzetan erretiroa hartzeko eskubidea dute, baita aurretiko erretirorako ere. Gaur egun (2025ko urtarrila), langileak 38 urte eta 3 hilabete izan behar ditu kotizatuak eta 65 urteak beteak erretiroa hartu eta %100 kobratu ahal izateko. 2026an eta 2027 urtetik aurrera bete beharreko baldintzak:
URTEA | KOTIZATUTAKO ALDIAK | ESKATUTAKO ADINA |
2023 | Gutxienez 37 urte eta 9 hilabete | 65 urte |
37 urte eta 9 hilabete baino gutxiago | 66 urte eta 4 hilabete | |
2024 | Gutxienez 38 urte | 65 urte |
38 urte baino gutxiago | 66 urte eta 6 hilabete | |
2025 | Gutxienez 38 urte eta 3 hilabete | 65 urte |
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago | 66 urte eta 8 hilabete | |
2026 | Gutxienez 38 urte eta 3 hilabete | 65 urte |
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago | 66 urte eta 10 hilabete | |
2027tik aurrera | Gutxienez 38 urte eta 6 hilabete | 65 urte |
38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago | 67 urte |
Pentsioaren kalkulurako kotizatutako azken 25 urteak hartzen dira kontuan eta azken bi urteak jardunean izatea.
Eskaera Gizarte Segurantzan egin behar da, eta kudeaketa guztia bertan egin. Gizarte Segurantzan norberaren erretiroaren kalkulurako simulazioa egin daiteke hemen: ERRETIRO SIMULATZAILEA
Esteka honetan informazio gehigarria:
📕 https://bizilan.eus/pentsiodunak/jubilazio-pentsio-kontributiboa/
2.1 Arau orokorra:
2013-01-01etik aurrera erretiro pentsioa jasotzen hasteko adina interesdunaren adinaren eta bere lan bizitzan zehar metatutako kotizazioen araberakoa da, adin hau beteta izan beharko duelarik:
- 67 urte edo
- 65 urte, eta urtearen arabera gutxieneko kotizazioa aldia (ikusi goiko taula)
Nolanahi ere, baldintza hau pentsioa alta egoeran edo altaren egoera asimilatuan egon gabe jasotzen hasten denean betearazi ahal izango da.
2.2 Salbuespenak:
65 urteko langile batzuei 2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen jarraituko zaie, Gizarte Segurantzako legearen (Ley General de la Seguridad Social) laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren salbuespenen arabera.
Gutxieneko adina murriztu edo aurreratu ahal izango dute, alta egoeran edo altaren egoera asimilatuan dauden langileek zenbait kasu berezitan:
- Aldez aurretiko erretiroa 60 urtetik aurrera mutualista izateagatik.
- Aldez aurretiko erretiroa 61 urtetik aurrera mutualista izateagatik.
- Erretiro partziala.
- 64 urtetan erretiro berezia, 2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikagarri zaienentzat, LGSSaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.
- Meatzeen Estatutuko langileen, aireko lanetako langileen, trenetakoen, artisten eta zezenketako profesionalen, suhiltzaileen eta Ertzaintzako kideen erretiroa.
- Erretiro malgua.
- %45eko edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna duten langileen erretiroa.
Inolaz ere ezingo du interesdunak erretiro pentsiorik jaso 52 urtetik behera baditu, adin arruntaren koefiziente murriztaileak aplikatu arren; murriztapen honek ez du inongo eraginik izango erregimen berezietako langileengan (Ikatz Meatzaritza eta Itsasoko Langileak), baldin eta 2008-01-01ean erretiro adinerako koefiziente murriztaileak badituzte; horiei lehen esandako arauak aplikatuko zaizkie.
2.3 Aldez aurretiko borondatezko erretiroa
Erretiro-adin legala baino urte bi (24 hilabete) lehenago eskatu daiteke, nahiz eta denbora gutxiagoz aurreratzeko ere eska dezakegun. Hori bai, beti izan beharko dugu kontuan zein izango litzatekeen erretiro-adin legala gure kasuan.
2025 urtean 38 urte eta 3 hilabete kotizatuak dituen langileak, 63 urterekin aurretiko erretiroa har dezake.
URTEA | ZENBAT URTE KOTIZATUTA | ADINA |
2024 | Gutxienez 38 urte | 63 urte |
38 urte baino gutxiago | 64 urte eta 6 hilabete | |
2025 | Gutxienez 38 urte eta 3 hilabete | 63 urte |
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago | 64 urte eta 8 hilabete | |
2026 | Gutxienez 38 urte eta 3 hilabete | 63 urte |
38 urte eta 3 hilabete baino gutxiago | 64 urte eta 10 hilabete | |
2027tik aurrera | Gutxienez 38 urte eta 6 hilabete | 63 urte |
38 urte eta 6 hilabete baino gutxiago | 65 urte |
Aldez aurretik erretiratu nahi baduzu, kontuan izan behar duzu pentsioari koefiziente murriztaile batzuk aplikatuko zaizkiola. Honek pentsioaren zenbatekoa jaitsiko du.
Koefiziente murriztailea zera da, pentsioaren zenbatekoari deskontatzen zaion portzentaje zehatz bat. Aurreratzen duzun hilabete bakoitzeko portzentaje handiagoa izango da eta, honetaz gain, pilatuta dauzkazun kotizazioen arabera ere aldatuko da (zenbat eta kotizazio gehiago, orduan eta penalizazio txikiagoa). Koefiziente hauek %21tik %3,26ra artekoak izan daitezke, ondoko taulan ikusiko duzunez:
2.4 Kotizatutako aldia zehaztea:
Hilabeteak dataka zenbatuko dira dagokion jaiotza datatik aurrera. Iraungitze hilabetean ez balego hasierako konputuarekin baliokidea den egunik, urtebetetzea hilabeteko azken egunean beteko dela iritziko da.
Kasu bakoitzean, erretiro pentsioa eskatzen duten pertsonek egiaztatutako kotizazio aldiak, kasuan kasu aplikagarria den adina lortzean erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea izateko, eguneka adieraziko dira eta, egun konputagarri guztiak metatzean, aparteko ordainsarien alde proportzionala kontuan hartu gabe, urte eta egun bilakatuko dira, jarraian zehazten den baliokidetza arauei jarraiki:
- Urteak 365 eguneko balio finkoa hartuko du eta
- hilabeteak 30,41666 eguneko balio finkoa hartuko du.
- Kotizatu diren urteak eta hilabeteak zenbatzeko urte eta hilabete osoak hartuko dira kontuan, hauek osatzen dituzten zatiak ezingo dira urte edo hilabete gisa hartu.
- Erretiro pentsioa jasotzen hasteko adina finkatzeko kotizazio aldi konputagarriak zehazteko, interesdunak kotizatu dituen egunez gain, kontuan hartuko dira:
- Benetan kotizatutzat hartzen diren egunak, LGSSaren 237. art.an ezarritakoaren arabera, langileek hartzen dituzten eszedentzia-aldien ondorioz, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 46.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
- Seme-alabak edo zaintzapeko adingabeak zaintzeko onura gisa kotizatutako egunak, LGSSaren hamalaugarren xedapen iragankorrean eta abenduaren 28ko 1716/2012 R.D.-aren 6. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
- Pentsioa eskatu duen langilearen alde zenbatzen diren erditzeagatik baliokidetutako kotizazio-aldiak, LGSSaren 235 artikuluan ezarritakoaren arabera.
GUTXIENEKO KOTIZAZIO EPEALDIA
Alta egoeran edo asimilatutako egoeran dauden langileak:
- Kotizazio aldi generikoa: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25etik aurrera.
- Kotizazio aldi espezifikoa: 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon beharko dira, edo kotizatzeko obligazioa gelditu zen datatik, erretiro pentsio alta edo asimilatutako egoera batean lortzen bada, kotizatzeko obligaziorik gabe.
Alta egoeran edo asimilatutako egoeran ez dauden langileak:
- Kotizazio aldi generikoa: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25etik aurrera.
- Kotizazio aldi espezifikoa: 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon beharko dira.
Gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzeko:
- Legez egindako edo hauei asimilatutako kotizazioak soilik hartuko dira kontuan.
- Ez da kontuan hartuko aparteko ordainsarien zati proportzionala.
Lanaldi mugaturako kontratatutako langileen kasuan:
2013-08-04tik aurrera, prestazioa jasotzeko eskubidea lortzeko beharrezko kotizazio aldiak ordaindu direla egiaztatzeko arau hauek aplikatuko dira:
- Kontuan hartuko dira langilea lanaldi mugatuko kontratu batekin alta egoeran egon den aldi desberdinak, kontratu bakoitzean gauzatu duen lanaldiaren iraupena edozein izanda ere.
Xede horretarako, partzialtasun koefizientea, langile batek denbora osoko kontratu batean egiten duen lanaldiarekin konparatuz lanaldi partzialean egindako lanaldiaren portzentajeak zehazten duena, lanaldi mugatuko kontratu batean egondako alta egoerari aplikatuko zaio, honen emaitza aldi bakoitzean kotizatutzat hartzen diren egun kopurua izanik.
Ateratzen den egun kopuruari, lanaldi osoengatik kotizatutako egunak gehituko zaizkio eta hortik aterako da prestazioak jasotzeko konputagarriak izango diren kotizatutako egun guztiak. - Kotizatutako egun kopurua zehazten denean, partzialtasun globalaren koefizientea kalkulatuko da, hau lan egindako eta kotizatu gisa egiaztatzen diren egun kopurua izanik aurreko a) letran zehazten denaren harira, langilearen lan bizitza osoan zehar altan egondako egun guztiei dagokionez.
- Lanaldi mugatuan lan egiten duten langileei prestazio ekonomiko bakoitza jasotzeko, eskatzen zaien gutxieneko kotizazio aldia, izaera orokorrean araututako aldiari, b) letrak aipatzen duen partzialtasun globalaren koefizientea gehitzean ateratzen dena izango da.
Dagokion prestazio ekonomikoa lortzeko, kotizatutako gutxieneko aldiaren zati bat edo osoa denbora jakin baten barruan egotea eskatzen den kasuetan, partzialtasun globalaren koefizientea eskatzen den kotizazio aldia zehazteko aplikatuko da. Dagokion prestazioa jasotzeko eskatu ahalko den kotizazio aldia oro har zehazten den denbora tartearen barruan egongo da.
Aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko zaie ere 2013-08-04 baino lehen ukatu diren Gizarte Segurantzako prestazioei, kasuan-kasuan exijitzen den gutxieneko kotizazio-epea ez ziurtatzeagatik. Arautegi berriak zehazten duenari jarraiki eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia betetzen bada, sorrarazi duen gertaera hasierako datan sortu dela ulertuko da; prestazioa emateak eskaera berritik gehienez 3 hilabeteko atzeraeragina izan dezake, azken eguna 2013-08-04 izanda.
Salbuespen gisa, 2013-08-04an izapidetzen ari diren prestazio guztiak lotuta egongo dira lanaldi partzialeko langileak babesteko eta esparru ekonomiko eta sozialeko premiazko beste neurri batzuk hartzeko otsailaren 28ko 1/2014 Legean xedatutakoari, eta haiek aitortzeak eragin dituena gertatu denetik izango ditu ondorioak.
Ondorio horietarako, etxeko langileen sistema berezian barne hartzen diren langileak badira, 2012tik 2018ra, benetan lan egindako ordu-kopurua LGSSaren 16. xedapen iragankorrean aipatzen diren kotizazio-oinarrien arabera zehaztuko da, zati LPGEak ekitaldi bakoitzerako ezartzen duen erregimen orokorreko gutxieneko ordu-oinarriaren zenbatekoa.
3. Muface bidezko erretiroa
Borondatezko erretiroa eskatu ahal da behin 60 urteak beteta daudenean eta 30 urteko zerbitzua izanda. Zita eskatu behar da kudeaketa egiteko; informazio gehiago hemen.
4. Gizarte Segurantza bitartez erretiroa hartzeko jarraitu beharreko urratsak
Kontuan izan beharrekoak:
- Karrerako funtzionarioa den ala ez.
- Haurrak zaintzagatiko eszedentzia kotizatutako lez hartzen da.
- Soldaduska edo lan soziala egina bada ere (dokumentuak aurkeztu behar dira) kotizaziorako eragina du. Urtebeteko tartea betetzen du lan-kotizaziorako).
- Bi hilabete lehenago egin behar da eskaera.
- Lehenago, erretirorako simulazioak egin daitezke. Honek erabakia erraztuko du. Gizarte Segurantzan txanda eskatu daiteke simulaziorako edo online bidez erabiltzaile eta gakoak izanda (klikatu goiko erretiro simulatzailea). Gizarte Segurantzan aurrez-aurreko txanda eskatzeko webgunean.
- Behin erabakia hartuta, erretirorako eskaera onartu beharra dago eta tramitatzen hasi. Horretarako egokiena jaiotako (ez ezinbestean) lurraldeko edozein Gizarte Segurantzako bulegoetan txanda eskatzea da.
5. Adinagatiko ordu murrizketa
5.1 Karrerako funtzionarioak
Eskabidea egiteko epea otsailaren bigarren hamabostalditik martxoaren lehen hamabostaldira bitartean izaten da, urtearen arabera, eta Hezigunetik tramitatu behar da. Informazioa hemen.
5.2 Ikasturte osoko lanpostua lortu duten bitarteko funtzionarioak
Ikasturte osoko lanpostu hutsa betetzen duten bitarteko funtzionarioentzat da. 2024-2025 ikasturtean eskaini da aurrenekoz. Eskaera iraila hasieran izan zen. Informazioa hemen.