Hilaren 15ean tutoretza osagarria defentsan kontzentrazioa egingo dugu Auzitegi Gorenaren aurrean

289

Kristau Eskola eta AICE/IZEA patronalek berriro ere epaitegietara eraman dute tutoretza osagarria bertan behera uzteko eskaera; hori dela eta hurrengo asteartean, hilak 15, langileon eskubideak defendatzeko deia egiten dugu eta Euskadiko Auzitegi Gorenaren aurrean, Bilbon, kontzentrazioa egingo dugu.
Tutoretza osagarria bertan behera uzteko lehenengo saiakera epaitegietan 2021eko abenduaren 2an egin zuten patronalek. Kasu hartan, epaileak eskaera ez zela zuzen egin eta zuzenketa egiteko epe bat eman zien; ondorioz, hitzarmeneko artikulua bere horretan mantentze da gaur gaurkoz eta indarrean dago.
Baina patronalek ez dute amore eman eta otsailaren 15ean berriro epaiketa izango dugu Gizarte Ekimeneko langileok. Oraingo honetan patronalek tutoretza osagarria arautzen duen tutoretza osagarria partzialki bertan behera eskatu dute, HH 1.zikloa eta Lanbide Heziketako etapetako osagarri hori ez zela negoziatu argudiatuz, eta partzialki ezin bada artikulua osotasunean bertan behera uzteko eskatu dute.
LAB sindikatuak patronalek egin duten eraso hau oso larria dela deritzo, hori dela eta, langileei bertaratzeko deia egiteaz gain, Gizarte Ekimeneko sindikatuekin ere harremanetan jarri gara, guztiok bat egin eta elkarrekin gure eskubideak defendatzeko eta patronalei argi uzteko, erasoen aurrean parez- pare izango gaituztela.

6.info_-SINATUTAKO-ONARTU-ETA-BETE-EZAZUE