EAEko Langile Publikoek hizkuntza-eskakizunak akreditatzeko deialdia argitaratu da

163

Atzoko dataz argitaratu da IVAP-en orrialdean EAEko Langile Publikoek Hizkuntza Eskakizunak egiaztatzeko frogen 2022ko 1. deialdia.

Honako hauek dira kontuan hartu beharreko datak:

  • Eskaerak egiteko epea: otsailaren 9tik 23ra, biak barne
  • Onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda: martxoaren 16
  • Onartuen eta baztertuen behin betiko ebazpena: martxoaren 30
  • Idatzizko azterketa: maiatzaren 7 (Barakaldoko BEC)
  • Idatzizko azterketaren emaitzak: ekainaren 2
  • Ahozko azterketa: ekainaren 8, 9 eta 10
    • Egunak, lekuak eta orduak: ekainaren 2an argitaratuko dira
    • Deitutakoen zerrenda: ekainaren 2an argitaratuko da

Informazio guztia honako helbide honetan: HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK