Heziketa Bereziko ordezkapen kontratuei uko egiteko aukera zabaltzea #lortudugu EAEn

426

Salbuespen gisa, ordezkapen kontratua duten EAEko Heziketa Bereziko langileek, bai jardun osoan baita jardun erdian ere, bere kontratuari uko egin ahal izango diote 2022/2023 ikasturte hasierako esleipenetan (COCU) parte hartzeko (aurten ekainean izango dira). Kategoria guztietan bakante kontratu kopurua handitu delako egingo da prozesu hau.

Modu honetan, datorren ikasturtean ordezkapen kontratuarekin jarraitu beharko luketen langileek aukera izango dute kontratuari uko egin eta esleipenetan parte hartzeko. Lan erreforma dela eta, COS kontratuak (urtebeteko iraupena dutenak) ezin dira egin; beraz, 2022/2023 ikasturterako jardun osoko kontratu guztiak bakanteak izango dira. Jardun erdiko kontratuen kasuan administrazioak oraindik ez du zehaztu ze kontratu mota izango diren.

LABetik eskatu genuen bakanteei ere uko egin ahal izatea beste lanpostu bat lortzeko, baina oraindik bide hori ez dugu irekitzea lortu; beraz, oraingo honetan bakanteei ezin zaie uko egin, bakarrik ordezkapen kontratuei.

Kontratu hauei uko egiteko epea maiatzaren 9tik 13ra luzatuko da eta idatziz egin beharko da. Eragina abuztuaren 31n izango du; hau da, ordezkapen kontratua abuztuaren 31ra arte luzatuko da, beti ere kontratua sortu zuen arrazoia ez bada lehenago eteten (titularrak alta hartu, murrizketa eten…).

Gure hurrengo erronka ordezkoen araudia goitik behera negoziatzea izango da!!!