EAEko Hezkuntza Publikoko Irakasleen estabilizazio prozesuari buruzko informazio berriak, azken mahai negoziatzailean

1344

EAEko Hezkuntza Sailak lanpostu publikoen eskaintzara aurkeztu zituen kopuruak aldatu ditu, ostiralean, maiatzak 6, egindako mahai negoziatzailean aurkeztu zigun proposamenaren arabera. Lehenengo eskaintzaren aurrean LAB irakaskuntzatik salatu genuen kopuruak ez baitziren nahikoak eta ez baitziren baliagarriak langileak lanpostuetan egonkortzeko.

Hauek dira ostiralean mahaian aurkeztu eta publiko egin zituzten kopuruak:

Merezimendu lehiaketaOposizio-lehiaketa “ez baztertzailea”Oposizio-lehiaketa arrunta
Maisu-maistrak7141981.132
Bigarren Hezkuntzako irakasleak1603372802
Sektore berezietako espezialistak1491418
Lanbide-heziketako irakasle teknikoak146116
Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleak44
Musika eta arte eszenikoetako irakasleak233
Arte plastikoetako eta diseinuko irakasleak1876
Guztira26977101958


Eskaintza berrian ikusten denez, 1.000 lanpostu gehiago izango dira deituak (5.365 lanpostu eskainiz 4.357 beharrean), 2022ko eskaintzari dagozkionak. Merezimendu lehiaketari dagokionez, lehen eskaintzan zeuden 1.798 lanpostutatik 2.697 lanpostutara pasa da.
Eskaintza berriaren aurrean, LABetik kopuruak aztertu eta ezkutuko lanpostu guztiak eskaintzara gehitzeko lanean jarraituko dugu. Aurreko astean ekin genion mobilizazioen bideari jarraituz, langileontzat eta eskolentzat egokiak diren kopuruak zehaztu arte:


LABetik lanean eta borrokan jarraituko dugu estabilizazio prozesuen bitartez (merezimendu lehiaketa eta oposizio-lehiaketa “ez baztertzailea”) behin-behineko langileen eskubide aitortza erreala lortzeko. Hainbat urtetan iruzurrean egondako langile guztien aitortza lortzeko; horretarako, deialdietako oinarrien negoziazioa funtsezkoa deritzogu.
LABek arreta jarriko du irakasle funtzionarioen lan-antzinatasunaren bermean, lanbide heziketa teknikoko irakasleen kontsolidaziorako behin-betiko irtenbidean eta bestelako merituak balioesteko irizpideetan. Era berean, lanpostu guztiak euskarazkoak izan daitezen hartu beharreko neurriak proposatuko ditu (baita lanbide heziketako lanpostuetan ere).
Azkenik, ezaguna da prozedura guztiak 2024ko abenduaren 31rako amaituta egon behar direla. Horregatik, Hezkuntza Sailari dei egiten diogu sindikatuokin negoziatzeko eta argitzeko: prozeduren egutegiak, espezialitatekako lanpostu kopuruak, oposizio-lehiaketetako gaitegiak euskaraz moldatuta, zein bezalako gaiak.


Uztaileko lan egutegia
Azken egunetan bolo-bolo dabilen esleipenen egutegiaren inguruan, LABetik desadostasuna helarazi genion Hezkuntza Sailari. Izan ere, nahiz eta sindikatuan egutegi proposamenik jaso ez, berau onartezina iruditzen zaigu. Hori dela eta, Sailari dei egin genion egutegi berria gurekin negoziatzeko. Ez dugu langileon baldintzetan atzera pausurik onartuko eta.

Lizentzia eta baimenen inguruko erabakiaren atzerapena
Lizentzia eta baimenen inguruko erabaki hartzea 15 egunez atzeratu da. Aurreko infoan adierazi genuen bezala,LABentzat lehentasuna du 2021ko ekainaren 30ean Hezkuntza Sailak aldebakarrez argitaratu zuen eszedentzia eta lanaldi-murrizketen agindua bertan behera utzi eta zaintza-lanetan ari diren langileentzat zein ordezkoentzat orekatuagoa izango den agindu berria martxan jartzea. Baita 2010etik zaharkituta dauden bestelako lizentzia eta baimenak berritzea ere.
LABen dokumentua sinatzeko nahikoa arrazoi ikusten badugu ere, aurrera egin dezan ezinbestekoa da guretzako langileen ordezkaritzaren gehiengoak honekin bat egitea.
Euskal Herrian, 2022ko maiatzaren 9a

2022.05.09-Mahai-negoziatzailea-Maiatzak-6