Heziketa Berezian EAEko Hezkuntza Sailak ez dauka borondaterik adinagatiko murrizketa behin -behineko langileei zabaltzeko

133


EAEko HEZKUNTZA SAILAK EZ DAUKA BORONDATERIK ADINAGATIKO MURRIZKETA BEHIN-BEHINEKO LANGILEEI ZABALTZEKO


Atzo, apirilaren 18an, adinagatiko arreta zuzeneko orduen murrizketa, behin-behinean kontrataturik dauden langileei zabaltzeko beste saiakera bat egin dugu. Baina berriro ere, Hezkuntza sailak muzin egin die langile hauei.2019-2020 ikasturtean, EAEko auzitegi gorenak ebatzitako sententzia irmo baten ondorioz, hezitzaileentzat eta lan-legepeko irakasleentzat, adinagatiko arreta zuzeneko orduen murrizketa aplikatzea lortu genuen. Iazko ikasturtean zein aurtengoan, administrazioak langile finkoentzako bakarrik ireki ditu deialdiak. Behin eta berriro salatu dugu bidegabezko egoera hau, behin-behineko langileentzako diskriminatzailea dela iritzita.
Gaurkoan PRECOa izan dugu. LAB eskaerara atxikitu da. Bertan, Hezkuntza sailarekin adostasun batera iristeko asmoa agertu dugun arren, argudiorik eman gabe, hezkuntza saila adostasuna bilatzera itxi egin da erabat.
Hemendik aurrera eman beharreko urratsak aztertuko ditugu, argi baitaukagu langile finko zein behin-behinekoek eskubide berderak izan behar dituztela.
Hezkuntza publiko komunitariorako bidea iruten jarraituko dugu!