LABek 2018an heziketa berezian sinatu zuen akordian “fisioterapeutek, terapeuta okupazionalek eta gizarte-langileek maisu-maistren ordainsari berberak jasoko zituztela” jaso zen eta ekiparazioa egin zen.
LABek abenduan sinatu zuen lan hitzarmenaren arabera:
Lan legepeko irakasleek
Irakasleek funtzio berak betetzen dituzten irakasle funtzionarioentzat une bakoitzean aurreikusitakoaren pareko ordainsaria jasoko dute. Parekatze horren barruan sartzen dira antzinatasun-osagarriak, seiurtekoak eta zuzendaritza-karguei eta kargu akademikoei lotutako soldata-osagarriak.
Fisioterapeutek, okupazio terapeutek eta gizarte-langileek
Irakasleek funtzio berak betetzen dituzten irakasle funtzionarioentzat une bakoitzean aurreikusitakoaren pareko ordainsaria jasoko dute. Parekatze horren barruan sartzen dira antzinatasun-osagarriak, seiurtekoak eta zuzendaritza-karguei eta kargu akademikoei lotutako soldata-osagarriak.
LABek ostiralean sinatu zuen irakasleen akordio arautzailean berariazko osagarri orokorra pixkanaka handituko dela jaso zen. “Berariazko osagarriaren guztizko igoerak soldata-kontzeptu guztiak hartuko ditu barne, honako hauek izan ezik: zuzendaritza-karguengatiko eta kargu akademikoengatiko osagarriak, seiurtekoak, eginkizunari lotutako osagarriak eta osagarri pertsonal iragankorrak.
Igoera horien ordainketak honela banatuko dira:
- Hitzarmen hau sinatu eta hurrengo hilabetetik aurrera, eta 25-26 ikasturtean zehar, % 2ko igoera aplikatuko zaie langile guztiei.
- 2026-2027 ikasturtearen hasieratik %2,5eko igoera aplikatuko zaie langile guztiei.
- 2027-2028 ikasturtearen hasieratik %2,5eko igoera aplikatuko zaie langile guztiei.
Osagarrian aurreko paragrafoen arabera gehitu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko, akordioaren sinaduraren datan indarrean dauden kopuru eta ordainsari-kontzeptu guztiak hartuko dira kontuan, antzinatasunaren ordainketari, seiurtekoei, zuzendaritza- eta ikasketa-osagarriei eta osagarri pertsonalei dagozkienak izan ezik, horiek finkatuta egon edo ez.”
Beraz, ostiralean sinatutako akordioak gure kolektiboan eragina izango du, LABek lanean jarraituko du abenduan sinatu genuen lan hitzarmena garatu eta hobetzeko.