Heziketa Berezia EAE: Administrazioak lanak erdizka eginda ekarri baditu ere, LABek gaurko mahaia edukiz betetzea lortu du

392

LABen iniziatibari esker, ordezkoen araudi oso duin bat lortzeko atarian gaude, plantillak esleitzeko irizpideak adosteko datorren asterako administrazioak proposamen bat ekarriko du eta datorren asterako beste mahai bat deitzea lortu dugu.

Gaurkoan mahai negoziatzailea izan dugu. Gai hauek landu ditugu bereziki:

– Plantillak esleitzeko irizpideak

Ikasturtea bukatzear dagoen honetan, LABek honen inguruko proposamena sailari helarazi bazion ere, gaurkoan berriro Administrazioa proposamenik gabe etorri da mahaira. Bileran zehar inprobisatzen hasi bada ere, LABetik moztu eta hurrengo asterako eskatu dugun mahairako proposamen serio bat ekarri dezaten exijitu dugu.

LABetik fisio eta OTen datorren ikasturterako aurreikuspenak oraindik ez dauzkagula eta esleipen prozesua aurreikuspen errealik gabe hasi behar izan dutela ere salatu dugu eta lehenbailehen gure eskaerak aintzat hartu eta hauek mahaigaineratzea exijitu diegu.

– Ordezkoen araudia

LABetik egin ditugun ekarpen ia guztiak onartuta daude. Administrazioak, gaur ahoz lortutako adostasunak dokumentuaren azkeneko bertsioan txertatu eta bidaltzeko konpromisoa hartu du. Dena ondo bidean, administrazioak eta hitzarmena sinatu genuen sindikatuok (LAB, STEILAS, UGT) hurrengo mahaian akordio hau sinatzeko prestutasuna agertu dugu, akordio hau irailaren 1etik aurrera indarrean jarri dadin.

Era berean, eta lan hitzarmenean sinatu genuen bezala, lanpostuak jardunaldi erditik osora pasatzeko plana negoziatu eta adostu behar da; beraz, proposamenaren zain gaude.

– Bakante berriak

Halaber, aurreko mahaian administrazioak esan zigunaren arabera, 25/26 ikasturterako sortu behar diren lanpostu batzuk ekoizpenagatiko kontratu bidez eskainiko dira.

Honen aurrean, eta langileen eskubideak eta eta lan baldintzak hobetze aldera, LABek proposatu du, salbuespenez, kontratu hauek 12 hilabetekoak izatea eta lanpostu horiek bakante bilakatuko direnean, langile horrek bakante hori eskuratzeko lehentasuna izatea.

Administrazioak akordio-proposamena ekarriko digula hitz eman du.

-Hezkuntza laguntzako espezialisten ordutegien inguruko jakinarazpena

– Jakingo duzuenez, Hezkuntza sailak “Hezkuntza laguntzako espezialisten (HLE) ordutegiek bete behar dituzten baldintzak, hitzarmen kolektibo berriaren arabera.” deituriko jakinarazpena bidali du zuzendaritzetara. Alde bakarrez bidalitako jakinarazpen hau atzera bota dugu eta hitzarmenean jasota dagoen moduan, sailarekin hitzartutako hurrengo mahai parekidean dokumentu horren edukia negoziatzea eta adostea lortu dugu.

– Irakasle laboralak

Irakasle funtzionariek sinatutako akordio arautzailean jasotzen den gazte-berritze plana nola aplikatuko zaien zehazteko proposamen bat eskatu dugu LABetik. Administrazioak egoera aztertu eta hurrengo mahairako proposamen bat ekarriko duela adierazi du.

– Berritzegunea eta kolektiboko antzinatasuna

Administrazioak sortu duen anabasa zuzendu asmoz, LABeko ordezkariok, aldebakarrez hartutako erabakiak salatu ditugu eta hurrengo ikasturteari begira, honen inguruko akordioa erdiestea proposatu dugu.

– Merezimendu lehiaketa ondorioz finkotasuna lortu duten langileen kontratu sinadura.

Irailaren 1ean indarrean sartuko diren finkotasunen kontratuen sinadura dela eta, Hezkuntza sailak gaur adierazi digu, formulario baten bidez langileek hitzordua hartu beharko dutela sinatzen joateko delegaritzetara. Informazio gehiago dugunean, jakinaraziko dizuegu.

– Hitzarmenean zuzenketa edoskitze atalean

Edoskitzea arautzen duen atalean zuzenketa bat egin da. Erredakzioan talka bat zegoen eta agertzen den taula lehenesteko akordioa sinatu dugu.

Hitzarmenaren indarraldiari dagokionez, aipatu berri dugun zuzenketa hau egin ondoren, laster indarrean jarriko dela zihurtatu digute.

Aipatutako gai guzti hauei jarraipena emateko, datorren asteko ostegunean, ekainak 12, mahai parekidea izango dugu.

IRALE 2025-2026. U2 ikastaroa egiteko sarbide probarako onartutako langileen behin behineko zerrenda argitaratu da.

Heziketa-Berezia-EAE_INFO-2025-06-04