Haurreskoletako mahai-negoziatzailea exijitu dugu Lakua aurrean

360

(EAE, Haurreskolak)

LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok salatu nahi dugu ez dela ikasturte hasieratik eskatu dugun Haurreskolak Partzuergoko mahai negoziatzailea burutu.

Izan ere pasa den astean mobilizazioen berri emateaz batera, Haurreskolak Partzuergoaren gerentea den Zorione Etxezarragak. langileon mobilizazioak ekiditeko asmoarekin, mugimendu zikin eta iruzurrezkoa eginaz, Hezkuntza Saileko ordezkaria agertu ez den bilera batera  deitu gintuen, mahai negoziatzailea zelakoan.

Horren aurrean, atzo Haurreskolak Partzuergoko gerenteari argi eta garbi azaldu genion, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok benetako negoziazioa martxan jartzeko exijitzen diogula, eta horretarako Hezkuntza Saileko ordezkaria egotea ezinbesteko baldintza dela. Ez dago aitzakirik ezta denbora galtzeko tarterik ere. Ikasturte honetan Gerenteak aldebakarrez hartutako erabakiek langileon eskubideak eta haurreskoletako hezkuntza proiektua bera kokolan jartzen dituzte, eta horregatik  langileontzat garrantzitsuak diren gaien inguruko negoziazioa martxan jartzea premiazkoa da.

Bitartean, irailaren 8tik, Jokin Bildarratzek Hezkuntza Sailburuaren ardura hartu zuenetik, oraindik ere ez zaigu jakinarazi nor den gure mahai negoziatzailetara etorri behar den Hezkuntza Saileko ordezkaria. Lotsagarria iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak Haurreskolak Partzuergoarekiko erakusten duen arduragabekeria.

Horregatik, Haurreskolak Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea burutzen ari zen bitartean, Zorione Etxezarraga gerenteari eta Haurreskolak Partzuergoko Lehendakaria den Jokin Bildarratzi hau da ozenki exijitu diogu Lakuan egin dugun mobilizazioan:

– Benetako negoziazioa abiatzea.

– Haurreskoletako langileei eta hezkuntza-proiektuaren bilakaerari eragiten dieten aldebakarrez hartutako neurriak berehala indargabetzea; besteak beste, haurreskola batetik bestera etengabeko langileon desplazamenduak eta aparteko orduak.

– Hezkuntza Saileko ordezkari batek haurreskoletako mahai negoziatzailetan parte hartzea.

– Haurreskoletako lan hitzarmena eta bestelako araudiak betetzea. Horrela izan ezean, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok datorren asterako aurreikusita ditugun 3 hiriburuetako mobilizazioak mantentzea eta mobilizazio-dinamika indartzea baino ez zaigu geratuko.

Hemen Arantza Andres LABeko ordezkariak egin dituen adierazpenak elkarretaratzea amaitu eta gero: