Haurreskoletako Lan eta Osasun Batzordean berriz ere gerentziaren kudeaketa txarra, agerian

434

LAB sindikatuak eskatuta, ostiralean -ekainak 11- Haurreskolak Partzuergoko Lantokien arteko Lan eta Osasun Batzordea bildu zen. Hurrengo ikasturterako prebentzio zerbitzuak Prebentzio arloa eta formakuntza zerbitzutik arlo pedagogikoa eguneratutako kontingentzia plana aurkeztu ziguten.

Partzuergoko Gerenteari galdetu genion ea Hezkuntza Sailak irizpideak bidali dituen datorren ikasturteko protokoloa eguneratzeko. Berririk ez zuela esan eta gero, ostiralera artean (ekainak 18) ekarpenak bidaltzeko esan zigun.

Bilera gauzatzen zen bitartean, Haurreskoletako emailetan Hezkuntza Saileko Protokolo Orokorra jaso genuen, ezinbestekoa dena haurreskoletakoa eguneratzeko.

LAB sindikatuak kudeaketako langileei gerentearen inprobisaziorako joera saihesteko egin duten lanagatik eskerrak eman nahi dizkiegu eta berriro salatu nahi du Hezkuntza Sailaren eta Partzuergoko Gerentziaren arteko komunikazio eza.

Horregatik, LAB sindikatuak berriro eskatzen du gerentzia-eredu honekin bukatzea eta, berandu baino lehen, Hezkuntza Sailean integratzea.