Haurreskolak Partzuergoko Merezimendu lehiaketarako azaroaren 11ko mahai negoziatzailearen informazioa

430

Haurreskolak Partzuergoak egin zuen Kontsolidazio deialdiaren proposamenari sindikatuok egin dizkiogun ekarpenak aztertu genituen aurreko ostiraleko, hilak 11, mahai negoziatzailean. Haurreskolak Partzuergoak otsailean eskaerak aurkezteko epea ireki nahi du, irailean lanpostuen jabetzak indarrean sartzeko helburuz.

Informazioa jaso dugu honako Info honetan:

INFO-6-._-Hezitzaileen-Merezimenduen-Leparen-negoziazioa-eta-beste-batzuk-22-11-11

Asanblada irekiak

Haurreskolak Partzuergoak beste proposamen bat helaraziko digu posturak hurbiltze aldera. LAB sindikatutik prozesuaren inguruko informazio zehatz guztia langileekin partekatuko du egingo ditugun langileen asanbladetan. Hona hemen gonbidapena:

LABek antolatutako ASANBLADA IREKIAK: AZAROAK 17, arratsaldeko 17:30etan:

  • Araban: Gasteizko LABen egoitzan, Fermin Lasuen 13
  • Bizkaian: Bilboko LABen egoitzan, Rekalde Zumarkalea 62
  • Gipuzkoan: Donostiako LABen egoitzan, San Bladi 1