Sukaldari eta Garbitzaileen asanblada irekiak deitu ditugu hurrengo asterako

620

LAB sindikatutik burutu ditugun mobilizazio eta eskaeren ostean heldu zaizkigu besteen artean, salbuespeneko LEPa eta Ordezkagunea negoziatzeko hurrengo osteguneko mahai negoziatzailea eta parekiadearen deialdiak.
Bestalde, PUBLIKOA, EUSKALDUNA ETA PROPIOA HELBURU Hezkuntza lege aurreproiektu honi EZ, legea langileokin eraiki lemapean mobilizazioak eta greba egun bi deitu ditugu, azaroaren 30ean eta abenduaren 14an LAB sindikatutik, ELA eta STEILASekin batera.
Gauzak horrela, Hezkuntza legeari dagokionean langileoi eragiten diguten neurri zehatzetan arreta jarriz, eskatutako gauza orokorrez gain, EAEko hezkuntza saileko sukalde eta garbiketako langileentzat eskaerak egin ditu LABek.
Gai guzti azaltzeko asanblada ireki hauek antolatu ditugu eta parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu:

Azaroaren 21ean / 21 de noviembre

  • ARABA Fermin Lasuen, 13-behea Gasteiz 10,00etan eta 17,30ean
  • BIZKAIA Rekalde Zumarkalea, 62-behea Bilbo 10,30ean eta 17,30ean
  • GIPUZKOA San Bladi 1-behea Donostia 10,30ean eta 17,30ean