Haurreskolak Partzuergoko ikasturteko lehenengo mahai negoziatzailea

385

Haurreskolak Partzuergoko ikasturteko lehenengo mahai negoziatzailea izan genuen 2022ko otsailaren 23an, haur hezitzaileen eta kudeaketako langileen lanpostuen zerrendak gai ordenean zudelarik. LABek aurreko Infoan bidalitako ekarpena egin zuen.

Haur hezitzaileen lanpostu zerrenda
Haurreskolak Partzuergoak Haurreskoletako matrikula eta hezitzaileen inguruko txostena aukeztu zigun, besteak beste, matrikulazioaren bilakaera, lanpostu zerrenda osatzeko irizpideak,… euren ustez lanpostuen zerrenda osatzeko baliagarri izan daitezken aldagaiez osatutako proposamena. Hezkuntza sailak negoziatzeko prest dagoen irizpide hauen baitan dimentsionatu egin nahi du hezkuntza zerbitzu hau, behar dituen langileen arabera osatuko duelarik lanpostuen zerrenda. Argi utzi zuten irizpide hauen baitan lanpostuak amortizatzeko edo lanpostu kopurua handitzeko hautua egingo dutela.


➢ Kudeaketako lanpostu zerrenda
LABek alde bakarrez sinatutako 2018ko akordioari esker eta ostean sartutako salaketari esker, Haurreskolak Partzuergoa derrigortuta dago kudeaketa langileen egoera erregularizatzera. Horretarako organigrama eta lanpostu zerrenda proposamena aurkeztu zizkiguten. Berrikuntza bezala, haurreskolen pedagogia eta hezkuntza proiektu sendo baterako Zuzendari pedagogikoaren figura sortzea eta planifikazioa eta prebentzio zerbitzuak bat egitea proposatzen dute.
Gauzak horrela, ekarpenak jasoko dituzte eta LAB sindikatuak eskatu bezala, langileak egonkortzeko prozesuen eta negoziazioen kronograma aurkeztuko digute, lanpostuen zerrendak argitaratzea eta finkoen lekualdatze lehiaketa lan eskaintza publikoaren testuinguruan kokatzen dute. Salbuespeneko LEP deialdi honen eskaintza ekainaren 1a baino lehen eta deialdia abenduaren 31 baino arinago izan behar dela kontuan harturik.
Hezitzaileen kasuan, lan eskaintza publikoa hezkuntza saileko gainontzeko laboralak bezala, azterketarik gabeko meritu lehiaketa izango da eta kudeaketakoa, aztertu nahi dute berme juridiko guztiekin egin nahi dutelako.


Langile publikoen mahai orokorra
EAEko Gobernu Kontseiluak bere menpe dauden langile publikoen iragarritako 2022ko urtarrilaren 1eko atzeraeraginarekin %2aren soldata igoera aplikatzea eskatu zuen LABek. Beraz, Haurreskolak Partzuergoak beharrezkoak diren tramiteak egingo ditu ahalik eta azkarren ordaintzeko. LABetik igoera hau oso urrun gelditzen dela deritzogu iaz KPIak izandako %6,5eko igoeratik. Hau da, langile publikooi aurretik murriztutako erosahalmenari beste %4,5eko mozketa bat egiten zaigu.
Errelebu kontratua: Beste urtebetez luzatuko da, aurreko urteko baldintza berdinetan.
Zerbitzu publikoen eta langileen eskubideen defentsan lanean eta tinko mantenduko gara.

INFO-14._Otsailaren-23ko-mahai-negoziatzailea