EAEko Heziketa Bereziko Gizarte eta Formakuntza Funtsaren deialdia zabaldu da gaur

387

EAEko Heziketa Bereziko langileei zuzenduta, Gizarte eta formakuntza funtsetan eskaera egiteko epea otsailaren 25ean irekiko da eta hilabetez luzatuko da.

Jarraian zerrendatutako modalidadeetako laguntzak izango dira gizarte funtsean:

  1. Laguntza protesikoa ikusmena.
  2. Laguntza protesikoa entzumena.
  3. Laguntza protesikoak ortopedia (erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharda).
  4. Laguntza odontologikoak.
  5. Tratamendu eta ebakuntza medikuetatik eratorritako laguntza protesikoak,osasun sistema publikoan barneratuak ez daudenak.
  6. Tratamenduentzako laguntza.
  7. Fisioterapia, osteopatia eta errehabilitazio tratamenduentzako laguntza.

Laguntzak 2021ean egindako gastuei dagozkienak izango dira.
Hezigunean ebazpena ikusteko aukera duzue, bertan ere baldintzak eta eskabidea egiteko zehaztapenak daude.