Haurreskolak Partzuergoko egutegiaren zuzenketa

354

Haurreskolak Partzuergoko gerenteak haurreskoletara bidalitako ohar baten bidez 21-22 ikasturtearen egutegia zuzentzen du.
LAB sindikatutik ikasturte hasieran beste ikasturteetan ez bezala, egutegirik gabe geundela salatu eta gutxira heldu zitzaigun egutegia egiteko irizpidea lan hitzarmenarekin bat ez zetorrena salatu genuen. Horregatik, premiaz Hezkuntza Sailburua eta Haurreskolak Partzuergoaren lehendakaria den Jokin Bildarratzi eta gerenteari eskatu genien erabakia bertan behera uzteko.
Denon artean nahasmena sortu duten jarraibideak bideratzea lortu dugu eta aurreko ikasturteetan bezala, lan hitzarmenean oinarritutako egutegia izaten jarraituko dugu. Beraz, orain arteko baldintza berdinetan haurreskoletako Jarraipen Batzordeetan ikasturteko egutegia adostu beharko duzue eta irailaren 30a arte luzatu den epean Partzuergoari bidali:
– Egutegian 212 egun zehaztu beharko ditugu (hezitzaile bakoitzak 210 lanegun egin beharko du, 206 arreta zuzenekoak) irailaren 1etik uztailaren 29ra doan tarte horretan (azken lanegunak ez du zergatik uztailaren 29a izan behar).


Pasa den ikasturtearen amaieran egindako aldizkarian argi adierazi genuen LABen ustez zeintzuk izan behar diren plan estrategikoak kontuan hartu beharreko ildoak.


Azkenik, Haurreskoletako langileak berriro ere zoriondu nahi ditugu, denon artean gure lan baldintzak kolokan jartzen zituen jarraibide nahasgarri horiek baldintzatzeko gai izan garelako.

INFO-4._-EGUTEGIAREN-ZUZENKETAREN-ARGIBIDEAK