Haurreskolak Partzuergoan oposaketak gainditu eta behin-behinekotasunean dauden langileak finko bilakatzea lortzen ari da LAB

369

LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergoaren behin-behinekotasun tasaren abusuaren aurrean sartutako demandetatik, momentuz 30ebatzidiralangileenalde.Epaitegiakaitortudualdeenartekoharremanalanlegepekofinkoadela.
2021ko abenduan Auzitegi Gorenak argitaratutako ebazpen judizial batek aukera ematen digu ezaugarri berdinekin dauden langileen egoera salatu eta finkotasuna eskatzeko. Auzitegi honek langile finko izateko eskubidea aitortzen die aldi baterako langileei, kontratazioaz abusatu egin denean eta abusu egoeran dauden langile horiek berdintasuna, meritu eta gaitasuna jada frogatu dituztenean.
Gauzak horrela, gainontzeko lan legepeko langileak dituzten kolektiboetan egin duen bezala, LAB sindikatuak Haurreskolak Partzuergo publikoan lanpostuak betetzeko 2008 eta 2009an burutu ziren hautaketa-prozesuak gainditu izan arren, plazarik gabe gelditu eta gaur gaurkoz aldi baterako kontratazioan abusu-egoeran dauden langileen egoera salatu genuen.
Orain ikusteko dago Haurreskolak Partzuergoak ebazpena errekurrituko duen; bitartean, LAB sindikatutik gure eskubideak negoziazio kolektiboaren bitartez, kaleetan, enpresetan, erakundeetan eta epaitegietan lortzeko lanean jarraituko dugu.