EAEko Heziketa Bereziko azken mahai parekide eta negoziatzailea

309

Pasa den astelehenean, maiatzak 30, EAEko Heziketa Bereziko azken mahai parekide eta negoziatzailea egin zen. Bertan honako gai hauek tratatu ziren:

Ikastetxeko esleipenen emaitzak
Ikastetxeko esleipenen prozesua amaitutzat ematen da. Hori horrela, ikasturte hasierako esleipenetan eskainiko diren lanpostu hutsen kopurua esan ziguten, kategorietan banatuta:
➡️ Hezkuntza Laguntzako Espezialistetan 254 lanpostu oso eta 240 lanpostu erdi.
➡️ Fisioterapeutetan 2 lanpostu oso eta 4 lanpostu erdi.
➡️ Okupazio-terapeutetan 4 lanpostu oso eta erdi bat.
Ikasturte hasierako esleipen prozesuan eskainiko diren lanpostuen behin betiko zerrenda ekainaren 21ean argitaratuko da.
Ekainaren 6an esleipenak deitzen dituen ebazpena argitaratuko da.
Gogorarazi nahi dizuegu lanpostu guztiak, osoak zein erdiak, bakante moduan eskainiko direla ikasturte hasierako esleipenean.

Datorren ikasturteko kontratazioak
Irailean eta Urrian sortzen diren lanpostu berriak bakante moduan eskainiko dira, eta azaroa aurretik sortzen diren lanpostuak ekoizpen gorabeherak direla-eta aldi baterako kontratuak izango dira. Azken hauen iraupena ekainaren 30era arte izango da.

Jardun murriztuko kontratuei uko egin ahal izatea lortu dugu
Aurreratu genuen bezala ikasturte hasierako esleipenetan jardun erdiko bakante bat lortzen dutenek ikasturtea amaitzen denean kontratu horri uko egiteko aukera izango dute, ukoaren data abuztuak 31 izango delarik.
LABek sinatutako akordioaren bidez, jardun erdiko bakante bat eskuratzen duten langileek edo jardun murriztuan ordezkapen kontratu bat dutenek, ikasturtea amaitu baino arinago lanpostu horri uko egiteko aukera izango dute; eta ondorioz, hurrengo ikasturteko esleipenetan parte hartu eta beste lanpostu bat eskuratu ahalko dute. Ukoa eskatu ahal izateko etenik gabeko ikasturte oso bat bete beharko da. LABen eskaerari esker irailaren 15era arte egiten diren jardun murriztuko ordezkapen kontratuak ere urte osokoak direla ulertuko da uko egiteko prozesuari begira.
Bestalde, jardun erdiko bakantedunek ere ikasturtean zehar sortu daitezkeen jardun osoko bakanteak eskuratzeko aukera izango dute. Orain arteko prozedura bera erabiliko da lanpostu huts hauek eskaintzeko.
Jardun osoko bakantea daukaten langileek ere beren kontratuari uko egin ahal izateko aukera edukitzeko borrokatzen jarraituko dugu LABetik.


Sailean emandako zerbitzuak

Hezkuntza Sailak 2021eko abuztuaren 31 bitarte, sailean hezitzaile bezala emandako zerbitzuen araberako hurrenkera zerrenda bateratua publikatuko du. Hezigunean zerrenda hau ikusteko aukera izango dugu.


Lan hitzarmenaren negoziaketa

Ikasturtea bukatzeko hilabete gelditzen zaigu eta aurten lan hitzarmenaren negoziazioari dagokion bilera bakarra egin dugu. LABetik aspalditik adierazten gatozen bezala, negoziaketak lehenbailehen berrartu behar ditugula adierazi genuen. Sailari negoziaketetarako egutegi bat eskatu genion. Aurten ordezkoen araudiari heldu behar diogula ere adierazi genuen eta ordezkoentzako udako oporren kobraketa negoziatzearen beharra ere azpimarratu genuen.