Azken asteetan egiaztatu ahal izan dugu tenperatura altuek arazo asko eragin dituztela haurreskoletan. Hau dela eta, Haurreskolak Partzuergoko gerenteari arazo larri honi aurre egiteko protokolo eraginkorra negoziatu eta sortzea eskatu diogu.
Jarraian daukazue helarazi dugun gutuna:
Irune Muguruza Mendarte
Haurreskolak Partzuergoko gerentea
Lanean tenperatura desegokiek (hotzak zein beroak) eragindako arazoak izatea oso fenomeno hedatua da ia lan jarduera guztietan, nahiz eta arazoak askotariko arrazoirengatik izan. Batzuetan, arazoa esparru itxietan agertzen da, eta beste batzuetan, berriz, aire zabaleko lan-jardueretan. Lokal itxietan, batzuetan arazoa produkzio prozesutik bertatik dator (burdinolak, labeak, berotegiak, hozte-ganberakā¦). Beste batzuetan, aldiz, arazoa koiunturala da, eta urteko sasoiaren eta baldintza klimatologikoen arabera agertzen edo desagertzen da.
Klima Aldaketari buruzko Gobernu Arteko Panelaren (IPCC, ingelesez) azken txostena kezkagarria da: planetaren tenperaturak gora egiten du, eta lehorteen, bero- boladen edo bat-bateko tenperatura-aldaketen arriskua biderkatu egiten da.
Haurreskolak Partzuergoko zentroetan gero eta ohikoagoak izaten ari dira tenpreratura desegokiek sortzen dituzten arazoak, langile eta haurren ongizatean eragin zuzena izanik eta honek dakarren arriskuarekin.
Horregatik, LAB Sindikatuarentzat ezinbestekoa da Haurreskolak Partzuergoan ere arazo honi aurre egiteko protokolo eraginkor bat sortzea.
Hori dela eta, LAB Sindikatuak honakoa eskatzen du:
Lehena.- Tenperatura desegokien aurrean jarduteko protokolo eraginkorra bat sortzea.
Bigarrena.- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lan eta osasun batzordeak deitzea.
Hirugarrena.- Lantokien arteko Batzordea deitzea.
Laugarrena.- Haurreskolak Partzuergoarekin lankidetza duten udalei protokoloa betearaztea.
Zuen erantzunaren zain,
Euskal Herrian 2025eko uztailaren 3an