HAURRESKOLAK: Merituen LEParen hautagaien behin-behineko zerrenda lortutako puntuazioarekin argitaratu da

651

• Erreklamazio epea: 2023ko uztailaren 10etik uztailaren 21era, biak barne.

Behar bezala egiaztatu diren merezimenduak soilik balioetsiko dira. Egiaztatutako merituak ikusgai daude OPENETen, beraz, begiratu ondo igotakoak, ez bada horrela erreklamazio orriarekin batera bidali behar da norberari egoki iruditzen zaion dokumentazio guztiarekin batera. Lotura honen bidez gogora ekarri nahi dizuegu Haur-hezitzaileen Enplegua egonkortzeko salbuespenezko hautaketa prozesuaren deialdia.

Aurkeztuko den dokumentazioak ez du konpultsatua izan behar, alegatutako merituen egiaztagirien kopiekin nahikoa da.

Modua, erantsitako erreklamazio ereduaren bitartez :

  • Haurreskolak Partzuergoaren bulego nagusietan bertaratuz, 08:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera
  • Posta-bulegoetan, Posta zertifikatuaren bidez gutun-azal irekian egingo da, Postako pertsonalak, eskaera ziurtatu aurretik, data jarri eta zigilatzeko: Haurreskolak Partzuergoko Gerentziari bidalita (Otaola Etorbidea 29, Jaizkibel eraikina, 1 – 20600 Eibar Gipuzkoa)
  • Eusko Jaurlaritzako erregistro elektroniko bidez.

Betekizunak eta merezimenduak barematzerakoan Epaimahaiak honakoa izan du kontuan Partzuergoak argitaratu duen oharraren arabera:

  1. Aurretiazko lan-esperientzia 2005eko martxoaren 1etik 2023ko otsailaren 28ra bitartean izan da kontuan, hau da, azken 18 urteak.
  2. Egiaztagiriei dagokionez, deialdian zehaztutako frogagiriak onartu dira bakarrik:
    • Zerbitzu-orria, dagokion hezkuntza-administrazioko organo eskudunak emana, honako hauek jasotzen dituena: lanpostuaz jabetzeko eta uzteko data, kidegoa eta espezialitatea.
    • Lan kontratua (interesatuak sinatua) non lan kategoria adierazten den eta Gizarte Segurantzako ziurtagiria, non agertuko den alta data, zentroaren izena eta altan egondako epealdia. (Ez dira kontuan izan enpresak egindako ziurtagiriak ezta Gizarte Segurantzari egindako komunikazioak ere).
    • Prestakuntza akademikoa tituluen fotokopia argi eta garbi bidez egiaztatua (tituluaren atze eta aurre aldea), edo, hala badagokio, hura emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriaren bidez (ez dira kontuan izan tasak ordaindu direnetik sei hilabete edo gehiago igaro badira)
  3. Eranskin honetako 4. Atalean adierazitako prestakuntza-ikastaroak: Ikastaroak ziurtagiri bidez egiaztatuak eta ikastaroaren izenburua, zein datatan izan den, zenbat ordukoa izan den eta zein erakunde publikok eman duen zehatz-mehatz adierazita dutenak, eta betiere, hezitzaile lanpostuarekin zerikusia dutenak.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan!