Gogor salatu dugu Nafarroako Hezkuntza Departamentuak inposatutako protokoloa

511

Nafarroa Garaiko Itunpeko Irakaskuntzako eta Ikastoletako sindikatuek, LAB barne, honako hau adierazi dugu publikoki:

  • Hezkuntza Departamentuak inposatutako eta patronalekin presaka adostutako neurriak ez direla negoziatu itunpeko irakaskuntza nahiz Ikastoletako langile guztiak ordezkatzen ditugun sindikatuekin, haiek baitira neurri horiek praktikan jartzeko arduradunak.
  • Protokoloan aipatzen diren eta irakasleek ematen dituzten eskolaz kanpoko doako jarduerek, ikasleen arreta zuzeneko orduak gehitzea dakarrela. Horrek lan-karga handitzea dakar; eta beraz, ikastetxeek behar bezala funtziona dezaten funtsezkoak diren beste zeregin batzuk egiteko behar den denbora murriztea: zikloaren koordinazioa, taldearen koordinazio didaktikoa eta tutoretza eta guardiak, besteak beste.
  • Hori gerta ez dadin, Hezkuntza Departamentuak aurrekontuak handitu behar ditu eskolaz kanpoko jardueren eskariari behar bezala erantzungo dioten langileak kontratatu ahal izateko, bizikidetza-talde egonkorren nahasketa mugatuz. Hori guztia Covid-19k sortutako egoera zaila kontuan hartuta, eta irakasleen nahiz ikasleen segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuarekin. Gainera, enplegua sortzeko neurri bat izango litzateke.

Jatorrizko informazioa HEMEN.