Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek ez dute proposamenik ekarri gaurko mahai negoziatzailera

247


ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek abenduaren 11tik 15era bitarte deitutako grebak babesteko deia luzatu diete ikastetxe hauetako langileei.

Lan Hitzarmena berritzeko azken mahai negoizatzailea otsailaren 2an izan zen.
Ordundik 4 greba egun egin dituzte ikastetxe hauetako langileek, lehena apirilaren 25ean eta hiru egun jarraian urriaren 17, 18 eta 19an. Grebek jarraipen zabala izan dute, %65ekoa batazbeste. Eta sektorean ordezkaritza duten sindikatu guztiek beste bost greba egun dituzte deituta abenduaren 11tik 15era bitarte.

Azken mahaitik 9 hilabete ziren igarota. Greba dinamikak behartuta gaurko egunerako mahaia deitu dute patronalek, baina mahaian ez da aurrerapausorik egon, patronalek ez baitute Hitzarmena berritu ahal izateko proposamenik ekarri.
Hau horrela, sindikatuek abendurako deituta dituzten bost greba egunekin aurrera egingo dute.
Sindikatuek, Hezkuntza sailari birritan egindako bilera eskaerak erantzunik ez duela izan ere gogorarazi nahi dute.


Hau horrela, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek arduraz jokatzeko eta Hitzarmena berritzea ahalbideratuko duten eduki eta proposamenak egiteko eskatu diete patronalei. Ez da onargarria bost greba egunen aurretik inolako edukirik gabeko mahai batera deitzea. Eta Hezkuntza Sailari egindako bilera eskaerari erantzuteko eskatzen diote.


Aldi berean, Ikastetxeetako langileei abenduko grebak masiboki babesten jarraitu dezatela eskatzen diete, hau izango baita patronalak mugiarazteko bide eraginkorrena eta uzten diguten bakarra.
Azkenik, Hitzarmena berritzeko aukera emango duen proposamenik egon ezean urtarriletik aurrera grebak indartuko dituztela ere iragarri dute. Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen
dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.

Euskal Herrian 2023ko Azaroaren 27an

PDF Embedder requires a url attribute