Langile-eremua
Araudi hau Sukaldeko eta garbiketako lan-legepeko sukaldari eta garbitzaileei aplikatuko zaie.
1. Birbaremazioa
Birbaremazioa urtero egingo da martxo inguruan.
2. Ordezkabidea
ORDEZKABIDEA BIDEZ PLAZAK ESLEITZEA
| Ordutegia | Esleipen motak | Lan egoera aldatzea | Eskaera ordutegia | Uko egiteko arrazoiak |
| 12:00ak arte ikastetxeko zuzendaritzek jakinarazitako ordezkapen guztiak sartuko dira | – Borondatezko esleipena: lanpostua borondatez eskatu duen eta zerrendetan hobekien kokatuta dagoen hautagaiari esleituko zaio plaza. – Nahitaezko esleipena: hautagairik ez badago eskainitako lanposturen bat eskatu duena edo horietako bat ezin izan bazaio eskatzaileari esleitu eskatutako baldintzak betetzen ez dituelako, nahitaez esleituko da plaza. | Hautagaiak bere lan-egoera aldatu ahal izango du Ordezkabiden, 9:30etatik 13:00etara | 13:30etik 15:00era | – Bizilekutik 50 km baino gehiagora bizitzea. – Irailaren 30era arte. – Ikasturtean zehar bi aldiz zigorrik gabe, “Ordezkapena baztertu” aukeraren bidez. -Justifikatutako arrazoia badago, justifikatzen duten agiria aurkeztu behar da. |
Salbuespenezko egoeretan telefonoz ordezkatzea
Telefono-ordezkapenak salbuespenezko eta presazko kasuetan baino ez dira eskainiko, baldin eta behar bezala justifikatzen bada ordezkapena kontratua hasi aurreko laneguneko 13:00ak baino geroago egiten dela, eta ordezkapena egun berean derrigorrezkotzat jotzen bada eta, gainera, honako zirkunstantzia hauek gertatzen badira:
– Zentroan sukalde edo garbiketako pertsona bakarra dagoenean eta astebete baino gehiagoko ordezkapena ez dela aurreikusten denean.
– Ordezkatu behar diren langileak zentroko langileen 2/3 baino gehiago direnean.
Salbuespenezko esleipen horiek Ordezkabideak egindako esleipenen ondoren egingo dira, eta telefono-deiak hurrengo eguneko 9:30ak arte egingo dira. Telefono bidezko eskaintza horiek onartzea borondatezkoa izango da.
Uko egiteak
Ordezkabidean esleitutako plazari uko egin ahal izango zaio, baldin eta lan-istripua, lanbide-gaixotasuna, amatasuna edo aitatasuna eta semea edo alaba zaindu behar bada, harik eta langileak hiru urte bete arte, eta eskaintzen zaien estaldura-denbora emandako zerbitzu-denboratzat hartuko da, zerrenda birbarematzeko soilik. Etete iragankorreko kasu horiei heldu dietenek beren lan-egoera aldatzeko eskubideari eutsiko diote, Ordezkabidean parte hartzeko eta zerbitzu eraginkorrak ematen hasteko.
Funtzionamendu orokorraren salbuespenak.
1.- Hautagai batek ordezkapen bat egin badu eta 5 eskola-egun igaro baino lehen ikasturte berean langile bera ordezteko beharra sortzen bada, edo premia bera bete behar bada (erretiro partziala/txanda hartzen duena), ordezkapena egiteko lehentasuna izango du ordezkapena egiten ari den hautagaiak, nahiz eta puntuazio handiagoko beste hautagai batzuk egon. Kasu horietan, ordezkapena, lehenik eta behin, lanerako prest dagoen hautagaiari eskainiko zaio, eta, nahi ez badu, Ordezkabidean eskainiko zaio ordezkapena.
2. – Irailaren 30era arte uko egin ahal izango zaio nahitaez esleitutako lanpostuari. Esleipenerako, aplikazioak hautagaien zerrendaren ordena hartuko du kontuan, eta plaza esleipen-moten arabera esleituko da (borondatezkoa eta nahitaezkoa). Lanpostu bat nahitaez esleitu zaion hautagaiak bi aldiz uko egin ahal izango dio, zigorrik gabe. Horretarako, uko egin beharko dio hautagaiaren atarian dagoen “Eskaintza ukatu” aukeraren bidez. Hautagai hori hurrengo eskaintzetarako prest egongo da, eta baztertutako lanpostua hurrengo egunean eskainiko da. Aurreko paragrafoan deskribatutako aukeraren bidez lanpostua esplizituki baztertu ez badu, justifikatu gabeko uko-egoeran jarriko da.Era berean, hirugarren aldiz uko egiten bazaio nahitaez esleitutako lanpostuari, justifikatu gabeko uko-egoerara igaroko da.
Administrazioko e-mailak:
Araba: arabaei@euskadi.eus
Bizkaia: bizkaiaei@euskadi.eus
Gipuzkoa: eigipuzkoa@euskasi.eus
3. Ordezko lan-kontratudun prestasunagatiko eta mugikortasunagatiko konpentsazioa
3.1 Konpentsazio ekonomikoa
Hezkuntza Sailak, ordezkapen guztiak betetzeko konpromisoa kontuan hartuta, ikasturtean zehar honako baldintza hauek betetzen dituzten ordezko langileen prestasuna lehenetsiko du:
- Ordezkapenengatiko bitarteko lan-modalitatean lan egin izana.
- Ordezkabidean esleipenetan ohikotasunez parte hartu izana. Betekizun hau betetzen ez dela ulertuko da baldin eta 30 egun balioduneko epean egon bada Ordezkabidean parte hartu gabe Ordezkabidea martxan egon den bitartean justifikatutako arrazoirik gabe. Justifikatutako egoerak izango dira besteen artean gurasotasunari lotutako egoerak, ezintasunak, familiarren zaintza…etab.
- Esleipen bati uko egin ez izana, borondatezkoa zein nahitaezkoa, baldin eta justifikatutako uko egiteko arrazoietan oinarrituta izan ez bada. Baldintza horiek betetzen dituzten langileek konpentsazio ekonomiko bat jasoko dute, baremo honen arabera:
- 165 eta 192 egun bitartean lan eginda: 6 egun
- 193 eta 220 egun bitartean lan eginda: 7 egun
- 221 eta 248 egun bitartean lan eginda: 8 egun
- 249 eta 275 egun bitartean lan eginda: 9 egun
- 276 eta 300 egun bitartean lan eginda: 10 egun
Eguneko zenbatekoa kalkulatzeko, hileko soldata gordina hartuko da erreferentziatzat, eta proportzionalki zenbatuko da, lan gindako denboraren eta lanaldi-modalitatearen arabera. Konpentsazio horretarako ez dira zenbatuko kalte-ordaina jaso duten lan egindako aldiak.
Konpentsazio horrek ez du Gizarte Segurantzan alta ematea ekarriko, eta ez dira hautagaien zerrendetan zenbatuko. Ez dute oporrik sortuko, ezta aparteko ordainsariari dagokion ordainketarik ere.
3.2 Puntuazio gehigarria
Aldi baterako kontratua duten langileek, ordezkapenagatik edo ekoizpen-gorabeherengatik, ikasturtean 165 zerbitzu-egun edo gehiago egin badituzte, puntu gehigarri bat lortuko dute hautagaien zerrendak birbarematzeko prozesuan.
Eguneko puntu gehigarri bat emango da ere Arabar Errioxa eta Karrantzako zentroetan ordezkatzeko zailak diren zentroak izateagatik.