Gurasotasuna

  • Tramitagunetik eskatzean da eskaera orri baten bitartez.
  • 19 asteko baimena izango du langileak kontratupean aurkitzen bada. Aldiz, langileak kontraturik ez badu 17 astekoa izango da baimena, Jaurlaritzako bi hobekuntza asteak ez lituzkeelako jasoko.
  • Kontratuaren arabera 19 edo 17 aste horiei beste bi aste gehitu dakizkie, haurrak 8 urte bete arteko 8 asteko baimenean jasota dauden lehen 2 asteak ordainduak baitira.
  • 19 aste horiek luzatu egingo dira, oinarrizko araudiaren arabera legokiokeen luzapenaz gain, kasu hauetan:
    • Bi aste gehiago haur bakoitzeko, bigarrenetik aurrerako seme-alaba bakoitzeko, erditze anizkoitza izanez gero.
    • Bi aste gehiago, aniztasun funtzional fisiko, psikiko edo sentsoriala dagoenean.
    • Baimen hauek transferiezinak dira.
  • Gurasobakarreko familien kasuan hamahiru aste gehigarri izango ditu. Eta 8 aste gehiago umeak 8 urte bete arteko 8 asteko baimenetik, horietatik 4 aste ordainduak izango direlarik.

1- Lan hitzarmen berriaren hobekuntzak, 2025eko martxoaren 21an sinatutakoak:

  • 29. artikulua, a) atala: Gurasoentzako edo haurdun biologikoarentzako jaiotzagatiko lizentzia: Legez ezarritako iraupena izango du, gehi beste bi aste, baldin eta jaiotzaren unean gurasoek Hezkuntza Sailarekin kontratu bat badute indarrean. Erditu ondorengo sei asteetan, nahitaez eta etenik gabe hartu beharko da atseden, eta lanaldi osoan.
  • Derrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeko aukeraren kasuan, lizentzia beste bi astez luzatuko da. Hau da, gurasotasun baimeneko derrigorrezkoak ez diren 13 asteak jarraian hartuz gero, 2 aste gehiago luzatuko da baimena, hau da, jarraian hartuz gero 21 aste izango dira guztira. Eta horri 8 urte bete harteko 8 asteko baimeneko 2 aste ordainduak gehituz gero, guztira 23 aste lirateke.

2- 21 asteak banatzekotan horrela hartu behar dira:

6 aste11 aste2 aste2 asteEdoskitzeaLanera itzuleraBAIMENA:
Eszedentzia
BAIMENA:
Zortzi asteko guraso baimena
Derrigorrezkoak dira haurra jaio eta gero hartzekoEtenekin edo zatika hartu daiteke17 astearekin batera hartu behar daDerrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeagatik. (lan hitzarmenean jasotako onura propioa)Metatua edo metatu gabea
* Ez metatua 6 asteak igaro ondoren hartu daiteke.

Gurasotasun lizentzia eta edoskitze metatua amaitu ondoren lanaldiaren murrizketa eskatzeko aukera dute (1/3 edo 1/2) langile guztiek.
Ez ordaindua
8 urte bete arte
lehen bi asteak ordainduak, gainerakoa ez. Gurasotasun lizentziari jarraian batu dakizkioke edo ez.
Gurasobakarren kasuan lehen 4 asteak ordainduak

6 ASTE; Derrigorrezko zatia:

Umea jaiotzen den unean hasiko da eta ezin da eten, derrigorrezkoa da. 7 egun baino luzeagoko ospitaleratzea badago luzatuko litzateke.

+ 11 ASTE; Borondatezko zatia:

  • Nahitaezkoa izango da baimena etenik gabe hartzea ondorengo kasu hauetan:
    • Bi gurasoetako batek lanik egiten ez duenean.
    • Adopzio, zaintza edo harreretan, haurra 12 hilabetetik gorakoa denean.
  • Baimena zatika hartzeko bi gurasoak lanean egon behar dira. Asteka hartuko dira baimen-zatiak, haurrak 12 hilabete bete arte.
    • Ama biologikoa denean: nahi duenean, nahitaezkoak diren 6 asteak eta gero.
    • Beste gurasoa denean:
      1. Ama biologikoaren nahitaezko atsedenaldia amaitu eta gero edo ama biologikoaren edo beste adoptatzaile edo zaintzailearen baimena amaitu eta gero (Hobekuntzan luzatutako asteak barne).
      2. Jaiotza baimenaren ondoren ama biologikoak edo beste adoptatzaile, zaintzaile edo harrerako gurasoak eskatzen badu haurraren edoskitze denbora lanaldi osoetan metatzea, denbora hori igarotakoan hasiko da gainerako baimen-asteen kontaketa.
  • Baimena zatika hartzen denean, aste osoetan banatuta hartuko da, eta baimen zati bakoitza hartzeko aurreabisu errebokaezina egin beharko da (behin eskaera eginda, ezin da aldaketarik egin), gutxienez 15 egun lehenago.

+2 ASTE; Haurrak 8 urte bete arteko 8 asteko guraso baimena:

Haurrak 8 urte bete arte gozatu ahalko da baimen hau, horietako 2 aste ordainduak izango direlarik. Gurasobakarren kasuan 4 aste dira ordainduak direnak.

  • Gizarte segurantzaren asteen ostean hartu daitezke eta Eusko Jaurlaritzaren hobekuntza-asteak horien ondoren joango lirateke. Gerorako ere utzi daitezke.
  • ADI! Edoskitze ostean hartzean edoskitzea murriztu lezake, beraz, ondo begiratzea komeni da.
  • 2024/08/02tik 2025/07/30era bitartean alaba-semeren baten jaiotza, adopzioa edo harrera izan baduzu, prestazioaren bi aste gehigarriak eska ditzakezu 15 egun lehenago jakinarazita.
    • Gogoratu, gainera, bi aste gehigarri horiek zure alabak edo semeak 8 urte bete arte har daitezkeela.
    • Familia monoparentalek 4 aste izango dituzte.

+2 ASTE; Hobekuntza zatia (Jaurlaritzarena): 

Etenik gabe gozatu beharko da, eta borondatezko zatiko azken asteari lotua egongo da, azken honek duen iraupena duela.

  • Hobekuntza hori etenik gabe gozatu beharretik salbuetsita geratuko dira, izendapenaren edo kontratuaren iraupena dela eta, etenik gabe hartu ezin dutenak; kasu horretan, hurrengo izendapenean edo kontratuan berehala jarraituko dute baimenarekin, harik eta agortu arte, betiere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
  • Aurrez abisatutako baimena hartu aurretik lan istripuren bat gertatuz gero, baimen hori gero hartzeko utzi ahalko da, betiere haurrak 12 hilabete bete aurretik.
  • Ama biologikoa hiltzen bada, beste gurasoak baliatu ahalko ditu zegozkion edo geratzen zitzaion baimenen zatia.

+ 2 ASTE; Derrigorrezkoak ez diren aste guztiak etenik gabe hartzeagatik.

3- Ordezkoen kasuan

Gurasotasuneko nahitaezko zatia hartu ondoren ordezkoen kasuan kontratu berri bat izendatzen zaienean, gurasotasun baimenarekin jarraitu ahalko dute. Horretarako, esleipen bat jasotzen dutenean lanera ez direla joango eta gurasotasun baimenarekin jarraituko dutela adierazi behar dute (kasu honetan ez da 15 egun lehenago abisatu behar edo aste osoko zatiak hartu behar), horrela baimen guztia agortu arte edo umeak 12 hilabete bete arte.

4- Gurasotasun eskaera orria

Eskaera-orria-Gurasotasuna