Seme-alabak zaintzeko eszedentzia

ยท Abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako administrazio publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 26. eta 27. artikuluak.

Funtzionario eta kontratatuentzat. Hiru urterako, gehienez, seme-alaba bakoitza zaintzeko, naturalak edo adoptatuak, edo adopzio aurreko harrerakoak edo harrera iraunkorrekoak. Hiru urte horiek haurra jaiotzen denetik edo, bestela, epaileen edo administrazioaren ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko dira. Ez dute kobratuko baina kotizatu egiten da. 15 egun lehenago abisatuz gero, edozein unetan itzultzen ahal da lanera.

* Aurkeztu beharrekoak:

  • Giza Baliabideen Zerbitzura zuzendutako eskaera, hasierako data adieraziz, eta bitartean ez duela beste jarduera profesionalik edo lanik eginen adieraziko duen aitorpena.
  • Familia liburuaren fotokopia, bertan eszedentzia eskaera egitea ekarri duen adingabea agertu beharko du.