Hezkuntza Saileko irakasle ordezko guztiok ofizioz parte hartzen dugu prozesu honetan. Birbaremazioak irauten duen bitartean osatzen da hurrengo ikasturteko ordezkapenen zerrenda, langile bakoitzaren puntuazioa ezarri eta lehentasun ordena sortzeko.
Azken Birbaremazioaren inguruko informazioa Hezkuntza Saileko webgunean topatuko duzu.
Hezigunearen bitartez egiten da prozesua, dena on-line bidez. Birbaremazio epea azaroan izan ohi da, beraz, data horren inguruan izango dela kontuan hartzea komeni da. Birbaremazioa egiteko epean ordezkoak aukera dauka norbere merezimenduak aztertu, dauden akatsak zuzendu edota merezimendu berriak gehitzeko.
Birbaremazioan ere, langileak aukera izango du ordezkapenei lotutako aldaketa batzuk egiteko: espezialitateak gehitu edo kendu, lurraldeak aldatu, edota lanaldia moldatu.
Kontuan hartzen den lan-esperientzia urte horretako abuztuaren 31 arterakoa da. EAEko lan zentroetan lan egindako epeak ofizioz zenbatzen dira; hala ere, komenigarria da dena ondo dagoen begiratzea, eta behar izanez gero, alegazioak epearen barruan egiteko.
Beranduago, ikasturtean zehar, administrazioak behin-behineko zerrendak argitaratuko ditu. Langileok jakinarazpena jasoko dugu mezu bidez, erreklamazio-epea irekitzen dela adierazteko. Azkenik, behin-betiko zerrendak ateratzen dira maiatza aldera.
Ordezkapenen zerrendak hurrengo ikasturteko ordezkapenen lehentasun-ordena ezarriko du. Lehenengo aplikazioa ikasturte hasierako esleipena izango da, ekaina aldera izaten dena.
BIRBAREMAZIOAK-2025-2026