Kontuan hartu lizentzia eta baimen gehienak eskatzeko 10 lanegun lehenago izan behar dela, EIZU plataformaren (https://eizu.app.jakina.euskadi.eus) bitartez. Informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean.
1. Senideen gaixotasun larri, ingresu edo heriotzagatiko lizentziak
2024-Iraila_Heriotza-ingreso-taulaUdalerri ezberdina: langilearen BIZILEKUA kontuan hartzen da.
ISTRIPU edo GAIXOTASUN LARRIA, OSPITALERATZEA: medikuaren ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da.
ETXEAN ATSEDEN HARTZEA eskatzen duen EBAKUNTZA KIRURGIKOA: mediku-txostenean etxean zaintza behar dela eta zaintza honen iraupena agertu behar da.
Ospitaleratzearen kasuan, dagozkizun egunak (taularen arabera) ospitaleratzeak irauten duen bitartean hartu beharko dira.
30 eguneko epea igaro behar da bi ingresuen artean, arrazoi berdinagatik baldin bada, baimen hau eskatu ahal izateko.
AHAIDETASUNA | |||
1. maila | 2.maila | 3. maila | 4. maila |
Bikotekidea, Gurasoak, Seme-alabak, Erreina-suhia, Amagin-aitaginarrebak | Neba-arrebak, Bilobak, Aiton-amonak, Koinatuak | Osaba-izebak Ilobak | Lehengusuak |
2. Senideak zaintzeko baimenak
Akordio arautzaileko artikulua | Nor zaintzeko? | Iraupena | € |
44. artikulua | 1. mailako senideak gaixotasun larria duena. Etxe berean bizi den eta gaixotasun larria duena. | Hilabete batez lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztu | Osoa |
49. artikulua | Ez-gaituak. Adingabeak (12 urterarte). 2. mailararteko ahaideak. | Lanaldiaren 1/2 edo 1/3 murriztu | % |
50. artikulua | 2. mailara arteko senideak. | 50 ordu ikasturte osoan 2h egunean lehen edo azken orduan. | Osoa |
3. Ezkontza eta errolda aldaketa
Lizentzia | Art. | Iraupena | Oharrak |
Norberaren ezkontza | 42 | 20 egun ezkontza eguna barne | Ezkontza edo elkarbizitza agiria aurkeztu. |
Senideen ezkontza | 42 | 1 egun natural, eta bi egun gehiego 150 km urrunago bizi bada. | Ezkontza agiria aurkeztu. |
Etxebizitza aldaketa | 46 | 2 lanegun | Errolda agiria aurkeztu. Erroldatu eta 15 egun naturaleko epean hartu egunak. |
4. Ikasketa edo azterketa
Lizentzia | Art. | Iraupena | Oharrak | Ordaindutakoa | Norentzat |
Betetzen duen lanpostuarekin harreman zuzena | 51 | Ematea hautazkoa | √ | K | |
Zentro ofizialetako eta homologatutako azterketak | 53 | Azterketa eguna | Ziurtagiria aurkeztu | √ | KPBO |
EAEko administrazio orokorreaan sartzeko frogak | 54 | Behar beste denbora | √ | KP | |
Zientzia elkargo, sindikatu izaerakoak… | 56 | 5 lanegun gehienez | Ziurtagiria entregatu | √ | KPB0 |
Ikasketa ofizialak egiteko | 61.3 | Urtean ondoz ondoko 4 hilabete | 1/3 murriztuz. Proportzio berean gutxituko da ordainsaria. Ziurtagiria aurkeztu | X | KPB |
K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak
5. Betebehar publiko edo administratiboak
Lizentziak | Art. | Iraupena | Oharra | Norentzat |
Betebehar publikoak betetzeko | 45 | Behar beste denbora | a) Epaitegiko zitazioak b) NANa edota ziurtagiriak berritzea d) Ezintasunen bat duen familiarrari laguntzea e) Hautetsi bileretara joateko ezintasunen bat duen familiarrari laguntzea | KPBO |
Hautapenezko karguaren jarduerak betetzeko | 57 | Behar beste denbora. Urteko lanaldiaren %10 gehienez. | 1/5 bada ordainduko da; 1/2 EZ da ordainduko; 1/3 EZ da ordainduko. *Ikastetxe berean 2 eskaera badaude ordezkatzen da, bestela ez. | KPBO |
EAEko administrazio publikoan sartzeko probak | 58.3 | Behar beste denbora | Gutxienez 1 urtez lanean egon behar da. | KPBO |
Senideak kartzelan bisitatzeko | 58.3 | Behar beste denbora | 2. mailako senideak arte. Laneko beharren arabera emango da | KPBO |
K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak
6. Ordaindu gabeko baimenak
Lizentziak | Art. | Iraupena | Oharra |
Norberaren eginkizuna | 58 | 4 hilabete gehienez 2 urterik behin | Gutxienez 1 urte lanean. *Zuzendaritzak onartu behar du |
Ordaindu gabeko baimena | 59 | Ikasturte osoa edo 6 hilabete | Karrerako funtzionarioentzat. 5 urtean ezin da berriz eskatu. 6 hilabetekoa bada baimena, 2 eperen barruan (abuztua-urtarrila/otsaila-uztaila) eskatu behar da |
Partzialki ordaindutako baimena (urte sabatikoa) | 60 | Ikasturte oso bat | Karrerako funtzionarioentzat. 5 urtetan soldataren %84 kobratzen da. Borondatezko erretiroa hartzeko 5 urte baino gutxiago falta ez izatea. |
K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak
7. Genero indarkeriaren biktimak
Akordio Arautzaileko (Lan Hitzarmeneko) 48. artikuluan
LAN EGOKITZAPENA | OHARRA | Norentzat |
Mugikortasun geografikoa | Babeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek, 6 hilabete iraungo du, berriro bere lehengo lanpostura itzuli ahalko delarik epe horretan. | KPBO emakumeak |
Lanaldiaren berrantolaketa edo murrizketa | Eskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko. | |
Lan kontratuaren etena | Lan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean. | |
Arrazoi objektiboengatik iraungitzea | Arreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko. |
K:karrerako funtzionarioak; P:praktiketako funtzionarioak; B:Urte osoko bakantea dutenak; O:Ordezkoak
8. Norberaren osasun arazoengatiko zerbitzu eginkizunak
Osasun-arrazoi larriak dituzten langileek honako baldintzak izan ahalko dituzte zerbitzu eginkizunetan:
1. Osasun-arrazoi larriengatik zerbitzu-eginkizunetan lanpostu bat baimentzea.
2. Osasun-arrazoi larriengatik klase orduen 1/3ko murrizketa aldi baterako baimentzea, ohiko irakaskuntza lanean aritzea zailtzen duen egoeretan.
3. Osasun-arrazoi larriengatik edo, salbuespen gisa, behar adina egiaztatutako beste arrazoi batzuengatik irakastorduak ez emateko zerbitzu-eginkizunak baimentzea.
9. Minbizia edo gaixotasun grabea duten adingabeak zaintzeko baimena
Baimen hau emateko, eskatutako dokumentazio guztia aurkeztu beharko da eskabide-eredu ofizialarekin batera, eta Lakuako Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzari bidali beharko zaio, gutxienez baimena hartu baino 10 egun baliodun lehenago.
Karrerako funtzionario guztiek eta ikasturte osoko iraupena duen lanpostu huts bat betetzen ari diren bitarteko langileek eskatu ahal izango dute baimena. Salbuespen gisa, bitarteko langileei baimen hau eman ahal izango zaie, baldin eta beren kontratazioa bermatuta badute eskatutako hiruhilekoa amaitu arte.
Eskaeraren izapidetzea eta ebazpena arintzeko, ahal dela baliabide telematikoak erabili beharko dira eskabideak aurkezteko.
Onarpena: Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzak dokumentazioa aztertu ondoren, eskaera baietsi edo ukatu egingo da, ebazpen arrazoituaren bidez, espedientean agertzen diren inguruabar guztiak kontuan hartuta. Baiezkoa bada, gehienez ere hiruhileko baterako emango da, Hezkuntza Sailburuordetzak adierazitako irakasleen eskola-hiruhilekoekin bat etorriz. Salbuespen gisa, uneko eskola-hiruhilekoa amaitzeko 15 egun baino gutxiago geratzen badira, hiruhileko horretarako eta hurrengorako baimena eman ahal izango da.
Bete beharreko dokumentazioa: Eskabide-orria (Tramitagune bidez) eta Minbizia edo bestelako eritasun larria duten adingabeak zaintzeko mediku-aitorpena (I. Eranskina) (Nahitaez bete beharrekoa)