Irakasleak EAE – Erretiroa

1. Erretiro eta aurre-erretiro aukerak

Espainiar zein Frantziar estatuek legez arautzen dute zein diren erretirorako baldintzak, hauek Euskal Herriko langileoi inposatzen zaizkigularik.

Horren baitan eta Gizarte Segurantzako zein Hezkuntzako eskumen osoak ez ditugun bitartean, bi erregimen ezberdinen baitakoak dira hezkuntza publikoko EAEko irakasle funtzionarioak:

> MUFACE: Mutualidad General de Funcionarios Civiles del Estado. Administraziopekoan geroz eta gutxiago daude eta urte gutxitan desagertuko dira. Aurre-jubilatzeko aukera errelebo kontratuaren bidez daukate.

> Funtzionarioak: Karrerako funtzionarioek eta bitarteko funtzionarioek aurretiko erretirorako aukera dute, horretarako eskatzen diren baldintzak betez gero.

Esteka honetan informazio gehiagarria:

📕 https://bizilan.eus/pentsiodunak/jubilazio-pentsio-kontributiboa/

2. Gizarte Segurantza bidezkoen erretiroa

Funtzionarioek erregimen orokorreko baldintzetan erretiroa hartzeko eskubidea dute, baita aurretiko erretirorako ere. Gaur egun (2024ko urtarrila), 36 urte eta 6 hilabete izan behar dira kotizatuak eta langileak 65 urte beteak izatea erretiroa hartzeko eta %100 kobratu ahal izateko. 36 urte eta 6 hilabete kotizatuak dituen langileak, 64 urterekin aurretiko erretiroa har dezake. Pentsioaren kalkulurako kotizatutako azken 25 urteak hartzen dira kontuan eta azken bi urteak jardunean izatea.

2027. urtean, 37 urte eta 6 hilabete izan beharko dira kotizatuak erretiroaren %100 jaso ahal izateko eta langileak 65 urte bete izatea.

Eskaera Gizarte Segurantzan egin behar da, eta kudeaketa guztia bertan egin.

Arau orokorra: 

2013-01-01etik aurrera erretiro pentsioa jasotzen hasteko adina interesdunaren adinaren eta bere lan bizitzan zehar metatutako kotizazioen araberakoa izango da, adin hau beteta izan beharko duelarik:

  • 67 urte edo
  • 65 urte, 38 urte eta 6 hilabete kotizatu direla egiaztatzen denean.

Nolanahi ere, baldintza hau pentsioa alta egoeran edo altaren egoera asimilatuan egon gabe jasotzen hasten denean betearazi ahal izango da.

Aurreko paragrafoetan aipatzen diren erretiro adinak eta kotizazio aldiak gradualki aplikatuko dira, jarraian dagoen koadroan zehazten diren baldintzei jarraiki:

Salbuespenak:

65 urtekoei aplikatzen jarraituko zaie 2013-01-01 baino lehenagoko legeria, Gizarte Segurantzako legearen (Ley General de la Seguridad Social) laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.

Gutxieneko adina murriztu edo aurreratu ahal izango dute, alta egoeran edo altaren egoera asimilatuan dauden langileek zenbait kasu berezitan:

  • Aldez aurretiko erretiroa 60 urtetik aurrera mutualista izateagatik.
  • Aldez aurretiko erretiroa 61 urtetik aurrera mutualista izateagatik.
  • Erretiro partziala.
  • 64 urtetan erretiro berezia, 2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikagarri zaienentzat, LGSSaren laugarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera.
  • Meatzeen Estatutuko langileen, aireko lanetako langileen, trenetakoen, artisten eta zezenketako profesionalen, suhiltzaileen eta Ertzaintzako kideen erretiroa.
  • Erretiro malgua.
  • %45eko edo %65eko edo gehiagoko ezintasuna duten langileen erretiroa.

Inolaz ere ezingo du interesdunak erretiro pentsiorik jaso 52 urtetik behera baditu, adin arruntaren koefiziente murriztaileak aplikatu arren; murriztapen honek ez du inongo eraginik izango erregimen berezietako langileengan (Ikatz Meatzaritza eta Itsasoko Langileak), baldin eta 2008-01-01ean erretiro adinerako koefiziente murriztaileak badituzte; horiei lehen esandako arauak aplikatuko zaizkie.

Kotizatutako aldia zehaztea:

  • Hilabeteak dataka zenbatuko dira dagokion jaiotza datatik aurrera. Iraungitze hilabetean ez balego hasierako konputuarekin baliokidea den egunik, urtebetetzea hilabeteko azken egunean beteko dela iritziko da.
  • Kasu bakoitzean, erretiro pentsioa eskatzen duten pertsonek egiaztatutako kotizazio aldiak, kasuan kasu aplikagarria den adina lortzean erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea izateko, eguneka adieraziko dira eta, egun konputagarri guztiak metatzean, aparteko ordainsarien alde proportzionala kontuan hartu gabe, urte eta egun bilakatuko dira, jarraian zehazten den baliokidetza arauei jarraiki:
  • Urteak 365 eguneko balio finkoa hartuko du eta
  • hilabeteak 30,41666 eguneko balio finkoa hartuko du.
  • Kotizatu diren urteak eta hilabeteak zenbatzeko urte eta hilabete osoak hartuko dira kontuan, hauek osatzen dituzten zatiak ezingo dira urte edo hilabete gisa hartu.
  • Erretiro pentsioa jasotzen hasteko adina finkatzeko kotizazio aldi konputagarriak zehazteko, interesdunak kotizatu dituen egunez gain, kontuan hartuko dira:
    • Benetan kotizatutzat hartzen diren egunak, LGSSaren  237. art.an ezarritakoaren arabera, langileek hartzen dituzten eszedentzia-aldien ondorioz, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategineko 46.3 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
    • Seme-alabak edo zaintzapeko adingabeak zaintzeko onura gisa kotizatutako egunak, LGSSaren hamalaugarren xedapen iragankorrean  eta abenduaren 28ko 1716/2012  R.D.-aren 6. artikuluan xedatutakoari jarraiki.
    • Pentsioa eskatu duen langilearen alde zenbatzen diren erditzeagatik baliokidetutako kotizazio-aldiak, LGSSaren 235 artikuluan ezarritakoaren arabera.

GUTXIENEKO KOTIZAZIO EPEALDIA

Alta egoeran edo asimilatutako egoeran dauden langileak:

  • Kotizazio aldi generikoa: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25etik aurrera.
  • Kotizazio aldi espezifikoa: 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon beharko dira, edo kotizatzeko obligazioa gelditu zen datatik, erretiro pentsio alta edo asimilatutako egoera batean lortzen bada, kotizatzeko obligaziorik gabe.

Alta egoeran edo asimilatutako egoeran ez dauden langileak:

  • Kotizazio aldi generikoa: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25etik aurrera.
  • Kotizazio aldi espezifikoa: 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon beharko dira.

Gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzeko:

  • Legez egindako edo hauei asimilatutako kotizazioak soilik hartuko dira kontuan.
  • Ez da kontuan hartuko aparteko ordainsarien zati proportzionala.

Lanaldi mugaturako kontratatutako langileen kasuan:

2013-08-04tik aurrera, prestazioa jasotzeko eskubidea lortzeko beharrezko kotizazio aldiak ordaindu direla egiaztatzeko arau hauek aplikatuko dira:

  1. Kontuan hartuko dira langilea lanaldi mugatuko kontratu batekin alta egoeran egon den aldi desberdinak, kontratu bakoitzean gauzatu duen lanaldiaren iraupena edozein izanda ere.

    Xede horretarako, partzialtasun koefizientea, langile batek denbora osoko kontratu batean egiten duen lanaldiarekin konparatuz lanaldi partzialean egindako lanaldiaren portzentajeak zehazten duena, lanaldi mugatuko kontratu batean egondako alta egoerari aplikatuko zaio, honen emaitza aldi bakoitzean kotizatutzat hartzen diren egun kopurua izanik.

    Ateratzen den egun kopuruari, lanaldi osoengatik kotizatutako egunak gehituko zaizkio eta hortik aterako da prestazioak jasotzeko konputagarriak izango diren kotizatutako egun guztiak.
  2. Kotizatutako egun kopurua zehazten denean, partzialtasun globalaren koefizientea kalkulatuko da, hau lan egindako eta kotizatu gisa egiaztatzen diren egun kopurua izanik aurreko a) letran zehazten denaren harira, langilearen lan bizitza osoan zehar altan egondako egun guztiei dagokionez.
  3. Lanaldi mugatuan lan egiten duten langileei prestazio ekonomiko bakoitza jasotzeko, eskatzen zaien gutxieneko kotizazio aldia, izaera orokorrean araututako aldiari, b) letrak aipatzen duen partzialtasun globalaren koefizientea gehitzean ateratzen dena izango da.

    Dagokion prestazio ekonomikoa lortzeko, kotizatutako gutxieneko aldiaren zati bat edo osoa denbora jakin baten barruan egotea eskatzen den kasuetan, partzialtasun globalaren koefizientea eskatzen den kotizazio aldia zehazteko aplikatuko da. Dagokion prestazioa jasotzeko eskatu ahalko den kotizazio aldia oro har zehazten den denbora tartearen barruan egongo da.

Aurreko paragrafoetan xedatutakoa aplikatuko zaie ere  2013-08-04   baino lehen  ukatu diren Gizarte Segurantzako prestazioei, kasuan-kasuan exijitzen den gutxieneko kotizazio-epea ez ziurtatzeagatik. Arautegi berriak zehazten duenari jarraiki eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia betetzen bada, sorrarazi duen gertaera hasierako datan sortu dela ulertuko da; prestazioa emateak eskaera berritik gehienez 3 hilabeteko atzeraeragina izan dezake, azken eguna 2013-08-04 izanda.

Salbuespen gisa, 2013-08-04an izapidetzen ari diren prestazio guztiak lotuta egongo dira lanaldi partzialeko langileak babesteko eta esparru ekonomiko eta sozialeko premiazko beste neurri batzuk hartzeko otsailaren 28ko 1/2014 Legean xedatutakoari, eta haiek aitortzeak eragin dituena gertatu denetik izango ditu ondorioak.

Ondorio horietarako, etxeko langileen sistema berezian barne hartzen diren langileak badira, 2012tik 2018ra, benetan lan egindako ordu-kopurua LGSSaren 16. xedapen iragankorrean aipatzen diren kotizazio-oinarrien arabera zehaztuko da, zati LPGEak ekitaldi bakoitzerako ezartzen duen erregimen orokorreko gutxieneko ordu-oinarriaren zenbatekoa.

3. Muface bidezko erretiroa

Borondatezko erretiroa eskatu ahal da behin 60 urteak beteta daudenean eta 30 urteko zerbitzua izanda. Zita eskatu behar da kudeaketa egiteko; informazio gehiago hemen.

4. Jarraitu beharreko urratsak

Kontuan izan beharrekoak:

– Karrerako funtzionarioa den ala ez.

– Haurrak zaintzagatiko eszedentzia kotizatutako lez hartzen da.

– Soldaduska edo lan soziala egina bada ere (dokumentuak aurkeztu behar dira) kotizaziorako eragina du. Urtebeteko tartea betetzen du lan-kotizaziorako).

– Bi hilabete lehenago egin behar da eskaera.

– Lehenago, erretirorako simulazioak egin daitezke. Honek erabakia erraztuko du (jo Gizarte Segurantzako Web-gunera).

– Gizarte Segurantzan txanda eskatu daiteke simulaziorako edo on line bidez erabiltzaile eta gakoak izanda.

Behin erabakia hartuta, erretirorako eskaera onartu beharra dago eta tramitatzen hasi. Horretarako egokiena jaiotako (ez ezinbestean) lurraldeko edozein Gizarte Segurantzako bulegoetan txanda eskatzea da.

Gizarte Segurantzan aurrez-aurreko txanda eskatzeko webgunean.

5. Aurre-erretiro kenkariak

6. Adinagatiko ordu murrizketa

6.1 Karrerako funtzionarioak

Eskabidea egiteko epea otsailaren bigarren hamabostalditik martxoaren lehen hamabostaldira bitartean izaten da, urtearen arabera, eta Hezigunetik tramitatu behar da. Informazioa hemen

6.2 Ikasturte osoko lanpostua lortu duten bitarteko funtzionarioak

Soilik ikasturte osoko lanpostu hutsa betetzen duten bitarteko funtzionarioek. 2024-2025 ikasturtean eskainiko da aurrenekoz. Eskaera iraila hasieran izan zen. Informazioa hemen