Lan Hitzarmen berrirako aurre-akordioa (2024ko irailaren 1etik aurrera indarrean)

indarrean egongo dira ondorengo artikuluak:

LANALDIEN ATALEAN GEHIKUNTZAK ETA ALDAKETAK

B.- Haur Hezkuntzako bigarren zikloa:

Ikasturteko asteko lanaldia 23 eskola-ordutakoa izango da, jolas aldiak barne.

C.- Lehen Hezkuntza:

Ikasturteko asteko lanaldia 23 eskola-ordutakoa izango da, jolas aldiak barne.

D eta E.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: berria

DBH etapan tutoretza indartzea proposatzen da era honetan: mailako ikasle guztiak kontutan izanik, tutore bakoitzak gehienez 23 ikasle izango ditu 2024-25 ikasturtean DBH 1 zikloan, eta 2025-26 ikasturtean DBH 2 zikloan.

Oharra: lerro bakarreko ikastoletan aintzat hartuko dena zikloa izango da.

G.- Hezkuntza Laguntza Espezialistak (HLE):

“Astean lanaldi osoa duten HLEk 4 ordu osagarri edukiko dute, %100 eta %50eko artean lanaldia burutzen dutenak 3 ordu osagarri, eta %50 baino gutxiagoko lanaldia burutzen dutenak 2 ordu osagarri”.

H.- Jarduera osagarrietako langilea:

Langile hauen ikasturteko lanaldia gehienez 1.585 ordukoa izango da. Ikasturtetan ordaindutako beren gauzetarako hiru lanegun hartzeko aukera dute, jarraian edo banaka. Egun horiek hartzeko garaian ukituriko langileen arteko adostasuna bultzatuko da.

I.- Administrazio eta zerbitzutako pertsonalgoa (AZP):

c.-) AZPko langileek, ikasturtean ordaindutako beren gauzetarako hiru lanegun hartzeko aukera dute, jarraian edo banaka. Egun horiek hartzeko garaian ukituriko langileen arteko adostasuna bultzatuko da.

BAIMEN ATALEAN GEHIKUNTZAK ETA ALDAKETAK

45. artikulua.- Ordaindutako Lizentziak:

G)Medikuarengana joateko lizentziak:

Langile bakoitzak seme-alaben mediku ez diren osasun arloko beste espezialista batengana eramateko ikasturtean 15 ordu hartu ahal izango ditu.

H) Ohiko bizilekuz aldatzeagatiko lizentzia:

Ohiko bizilekua aldatzeko, lizentzia bi eguneko izango da.

J) Era berean, odolkidetasunezko 2.mailara arteko ahaideak eta lagunak bisitatzeko baimena emango da, pertsona horiek askatasuna kentzen duten zigorrak betetzen ari badira. Baimenak bisita egiteko beharrezko denbora iraungo du, bisita horiek laneko ordutegitik kanpo ezin badira egin.

M) Gurasoei edo bikotekidearen gurasoei eta legalki norberaren ardurapean daudenei, mediku kontsultan, tramitazio ofizialetan edo antzeko egoeretan laguntzeko urtean 20 orduko lizentzia edukiko du. Kasu guztietan egiaztagiria aurkeztu beharko da.

45. artikulua.- Ordaindu gabeko lizentziak:

a) Haurrak eta aniztasun funtzionala duten pertsonak zaintzeko baimena: (gehikuntza)

Eskubide bera izango dute ezkontidea edo izatezko bikotea zuzenean zaindu behar dutenek, edo bigarren gradura arteko odolkidetasuneko eta ezkontza-ahaidetasuneko senideren bat, izatezko bikotearen ahaide odolkidea barne, adinagatik, istripuagatik edo gaixotasunagatik bere kabuz moldatu ezin bada eta ordaindutako jarduerarik egiten ez badu.

BESTELAKOAK

51. artikulua. Nahitaezko eszedentziak:

  • d.-Bigarren mailako odolkidetasunaren barruan, gaixo larri dauden senideak zaindu behar izateagatik; eszedentziak, gehienez ere, hiru urtez iraungo du.
  • e.-Seme-alabak zaintzeko, gehienez ere, lau urteko eszedentzia hartzeko eskubidea du langileak, …………