Erretiroa

1. Erretiro partzial aurreratua (errelebo-kontratua)

EZAUGARRIAK

Langileak dagokion ohiko erretiroaren data baino hiru urte lehenago eskatu ahal izango du erretiro partziala. Erretiro partziala hartzeko unea bi urtez baino gehiagoz aurreratzen bada ohiko erretiro-adinari dagokionez, lanaldiaren murrizketa ehuneko 20tik ehuneko 33ra bitartekoa izango da lehenengo urtean. Bigarren urtetik aurrera, alderdiek lanaldiaren murrizketa aldatzea erabaki dezakete, lanaldiaren murrizketa ehuneko 25ekoa izango da, gutxienez, eta ehuneko 75ekoa, gehienez.

Erretiro partzialaren ondorioz ezartzen diren txanda-kontratuak mugagabeak izango dira, eta lanaldi osokoak, eta langabeekin edo enpresan iraupen jakineko kontratua duten langileekin egingo dira. Erretiro partziala azkendu ondoren, gutxienez bi urtean eutsi beharko zaie kontratu horiei.

Lanaldi osoko langileak erretiro partziala hartu ahal izango du honako baldintzak betez gero:

  • Langileak lanaldi osoan kontratatua egon behar du.
  • Aldi berean errelebo kontratu bat egitea.
  • Gutxieneko kotizazioa: 33 urte kotizatuak izatea
  • Antzinatasuna: gutxienez 6 urteko antzinitasuna izatea, era jarraituan, eta antzinatasun horren barruan, erretiro-eskaria egin aurreko 6 urteetan ikastolan jardun izana.
  • Gutxieneko adina edukitzea.

ZENBATEKOA

  • Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, erretiro orokorrari dagokion kantitatea hartuko da kontuan.

2. Erretiro aurreratua

EZAUGARRIAK

Erretiroa aurreratua hartzeko, legezko erretiro adina baino 2 urte lehenago hartu daiteke. Langileak kalte-ordaina jasoko du, eskala honen arabera:

AdinaHilabete kopurua
63 urte edo bere erretiroa baino bi urte lehenago4 hilabete
63 urte edo bere erretiroa baino bi urte lehenago2 hilabete

Adierazitako kalte-ordaina erretiro partzial aurreratuarekin bateraezina izango da.

Honako baldintzak bete beharko dira aukera hau eskuratzeko.

  • Gizarte segurantzaren edozein erregimenean egotea.
  • Altan edo altaren pareko egoeran egotea.
  • Gutxieneko kotizazio aldia: 35 urte.
  • Kotizatutako 2 urte, eskubidea sortzen den unetik aurreko 15 urteen barruan egon behar dira.

ZENBATEKOA

Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, erretiro orokorrari dagokion kantitateari murrizketa bat aplikatzen zaio.

Honako taularen arabera

ERRETIRO-AURRERATUA