Kontuan hartu lizentzia eta baimen gehienak eskatzeko 10 lanegun lehenago izan behar dela, EIZU plataformaren bitartez. Informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean.
1- Senideen gaixotasun larri, ospitalizazio edo heriotzagatiko lizentziak

AHAIDETASUN-MAILAK
1. maila | 2. maila | 3. maila | 4. maila |
Bikotekidea, Gurasoak, Seme-alabak, Erreina-suhia, Amagin-aitaginarrebak | Neba-arrebak, Bilobak, Aiton-amonak, Koinatu-Koinatak | Osaba-Izebak Ilobak | Lehengusuak |
2- Senideak zaintzeko lizentzia eta baimenak
Lizentzia/Baimena/ | Art | Iraupena | Oharra |
Minbizia/gaixotasun larri adingabea zaintzeko | 30 | Adingabeak 23 urte bete arte gehienez | – Gutxienez lanaldi erdiko murrizketa – Ordainsaria osorik jasoko da |
Gaixotasun kroniko/mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena | 39 | Ikasturte bakoitzeko 50 ordu. Oro har, ordu kreditu hori erabiltzeko eguneko gehieneko denbora bi ordu izango da. | – Salbuespen gisa, baimen horren urteko orduen metaketa baimenduko da. – Beste baimenetako bat duen lanaldi batean hartzen bada, bi baimenak behar bezala justifikatu beharko dira. |
12 urtetik beherako seme-alabei kontsulta medikoetara laguntzeko baimena | 44.2 | Hilean 4 ordu gehienez. Salbuespenez epe epe luzeagorako eman ahal da iraupena egiaztatzen bada. | – Medikuaren egiaztagiria aurkeztu behar da kontsultaren tokia, hasiera eta bukaera ordua adierazita |
Lehen mailako ahaideen gaixotasun oso larriagatiko lanaldia murrizteko baimena | 49 | Gehienez hilabeteko epea | – Lanaldia erdia edo herena murrizteko baimena. – Lansari osoa jasoko da |
12 urtetik beherako seme alabak zaintzeko lanaldi murrizketa/ Dibertsitate funtzional fisiko, psikiko edo sentsoriala duen pertsona | 50 | Adingabea 12 urte bete arte | – Lanaldiaren 1/8, 1/5, 1/3 edo 1/2 murrizketa. – Lansarien kontzeptu guztiak proportzioan murriztuko dira |
Adingabeak 8 urte bete arteko 8 asteko baimena | 51 | Gehienez 8 asteko iraupena | – Baimenaren ordainketa indarrean dagoen araudiaren mende egongo da. – Asteak jarraian edo etenak. Lanaldi osoan edo partzialean hartu ahal izango da. |
Familia arrazoi larriengatiko baimena | 52 | Urtean lau egun | – Langileak eskubidea du lanetik alde egiteko ezinbesteko kasuetan. – Gaixotasuna edo istripua denean. – Absentziaren arrazoiak egiaztatu behako dira. |
Seme-alabak 3 urte bete arteko eszedentzia | 57.2 | Gehienez sema-alabak 3 urte bete arte | – Lanpostua gordeko da. – Antzinatasunerako zenbatzen du. – Ez da ordaindua |
Ahaidetasunezko bigarren mailara arteko senide bat zaintzeko | 57.3 | Gehienez 3 urte | – Lanpostua lehenengo urtean gordeko da gutxienez. Urtebetea igarotakoan erreserba lanpostu bat dagokio – Antzinatasunerako zenbatzen du. – Ez da ordaindua |
3- Ezkontza eta errolda
Lizentzia | Art | Iraupena | Oharra |
Norberaren ezkontza | 31 | 20 egun natural ezkontza eguna barne | Ezkontza edo elkarbizitza agiria aurkeztu. |
Senideen ezkontza | 32 | 1 egun natural, eta bi egun gehiago 150 km urrunago bizi bada | Ezkontza agiria aurkeztu. |
Etxebizitza aldaketa | 35 | 2 lanegun | Errolda agiria aurkeztu. Erroldatu eta 15 egun naturaleko epean hartu egunak. |
4- Ikasketak eta azterketak
Lizentzia / Baimena | Art | Iraupena | Oharra |
Hezkuntza Sailaren Prestakuntza planean lanpostuarekin zuzeneko zerikusia duten ikasketak | 38 | – Ordaindua izango da. – Ikastaroaren programa eta bertaratze egiaztagiriak aurkeztu beharko dira | |
Ikasketak eta/edo praktikak egiteko baimena | 40 | Ikasturte bat (irailaren 1etik abuztuaren 31ra arte) | – Ez ordaindua – Azterlan edo praktiken proiektua aurkeztu behar da. |
Azterketetara joateko lizentzia | 41 | -Azterketa eguna -150km baino urrunago bada 2 egun natural | – Ordaindua izango da. – Egiaztagiria aurkeztu behar da sarrera eta irteera orduak adierazita |
EAEko administrazio orokorreaan sartzeko frogak | 42 | Behar beste denbora | – Ordaindua izango da. – Egiaztagiria aurkeztu behar da sarrera eta irteera orduak adierazita |
Zientzia elkargo, sindikatu izaerakoakā¦ | 43 | 5 lanegun gehienez | – Ordaindua izango da. |
Ikasketa ofizialak egiteko | 47.3 | Ikasturtean 4 hilabete jarraian | Lanaldia 1/3 murrizteko aukera. Proportzio berean gutxituko da ordainsaria. Ziurtagiria aurkeztu |
5- Betebehar publiko eta administratiboak
Lizentzia | Art | Iraupena | Oharra |
Betebehar publikoak edo pertsonalak betetzeko | 34 | Behar beste denbora | – Epaitegietako, polizia etxeetako edo beste administrazio organo batzuetako zitazioak – NANa, pasaportea eta zentro ofizialetako erregistroa. -Desgaitasun funtzionala duten senideei izapideak egiten laguntzea. – Gidabaimena azterketa edo berritzea. – Notariora joateko edo bisatua lortzeko. – Erakunde ofizialetan egin beharreko izapideak.. – Hautetsi izateagatik batzorde bileretara joateko. |
Hautapenezko karguaren eginkizunak betetzeko | 46 | – Behar beste denbora | – Urteko lanaldiaren %10 ezin gainditu. – Erakunde karguko ziurtagiria aurkeztu behar da. – Lanaldi arrunta 1/5, 1/3 eta 1/2 murriztu daiteke. Ordainsarien murrizketa proportzionala aplikatuko litzateke. |
Sindikatuen edo langileen ordezkari lanak egiteko | 36 | Liberazioa irauten duen bitartean | – Ordezkatu egingo da |
Senideak kartzelan bisitatzeko | 47.5 | Behar beste denbora | 2. mailako senideak arte. Laneko beharren arabera emango da |
6- Ordaindu gabeko baimena / Eszedentzia
Baimena | Art | Iraupena | Oharra |
Norberaren eginkizunak | 47 | 4 hilabete bi urteetan guztira | – Urtebeteko antzinatasuna kolektiboan. Behin behineko langileek 4 hilabete metatu beharko dituzte indarrean dagoen ikasturtean. – Zerbitzuaren beharren arabera emango da. – Langileak kotizatzen jarraitzen du, baina lanean dagoenean baino txikiagoa da kotizatuko dioten zatia. Ondorioz, abuztuko oporraldien edo abenduko ordainsaria ere txikiagoa da. |
Eszedentzia berezia | 58 | Gutxienez 6 hilabete gehienez urtebete | – Langile finkoek. – Bi urteko antzinatasuna. Aurreko eszedentzia amaitu zenetik bi urte igaro behar dira beste bat eskatu ahal izateko |
Nahitaezko eszedentzia | 57.1 | Egoera iruten duen bitartean | – Kargu publikoak – Ordezkari sindikalak – Askatasunik gabe geratu delako epai irmorik ez dagoen bitartean |
Borondatezko eszedentzia | 57.2 | Gutxienez urtebete gehienez 5 urte | – Aurreko 4 urteetan eszedentzia eskatu ez bada. |
Bateraezintasunagotiko borondatezko eszedentzia | 57.4 | Eszedentzia sortu duen arrazoia irauten duen bitartean | – Sektore publikoan zerbitzuak emateko. – Ez dauka lanpostu erreserba |
7- Genero indarkeria
Lan egokitzapena | Art | Oharra | Norentzat |
Mugikortasun geografikoa | 37 | Babeste aldera emakumeak dagokion lana beste toki batean egiteko aukera izango du. Lekualdaketa horrek, 6 hilabete iraungo du, berriro bere lehengo lanpostura itzuli ahalko delarik epe horretan. | Emakumeak |
Lanaldiaren berrantolaketa edo murrizketa | 37 | Eskubidea dagokio lanaldia murrizteko edota lanaldia berrantolatzeko. | Emakumeak |
Lan kontratuaren etena | 37 | Lan etenak hasierako iraupen bat izango du eta ezingo ditu sei hilabeteak gainditu, luzapena eskatu ezean. | Emakumeak |
Arrazoi objektiboengatik iraungitzea | 37 | Arreta zerbitzu sozialek edota osasun zerbitzuek egiaztatuta, egoera fisiko edo psikologikoak eraginda lanera ez agertzeak ez dira kontutan hartuko. | Emakumeak |
8- Norberaren gaixotasunagatik lanaldia murrizteko baimena
Art. | Oharrak |
48 | – Lanaldi arrunta 1/8, 1/5;1/3 edo 1/2 murrizketa. – Ordainsariak proportzioan murriztuko dira – Zerbitzu medikoaren gaixotasunaren egiaztagiria arkeztu beharko da. |
9- Beste baimen batzuk
Baimena/Lizentzia | Art | Iraupena | Oharra |
Gobernuz kanpoko kanpoko garapen erakundeen babespena | 47.3 | Bost urtean behin urtebete gehienez eta aldia 3 hilabete gutxienez | Zerbitzuaren beharren arabera emango da |
Odola edo odol osagaiak emateagatiko baimena | 53 | Beharrezkoa den denbora | Ordaindua izango da |
Goi mailako kirolarientzako baimena | 54 | Lehiaketaren eguna. 150Km baino gehiagora egun gehigarri bat | – Ordaindua izango da – Ziurtagiria aurkeztu beharko da |
Zerbitzu harremana etetea askatasun gabetzearen ondorioz | 59 | Lanpostua gordetzeko eskubidea izango du kondena epaia eman arte | Ordainsariak jasoko dira indarrean dagoen legeria aplikatuz |
Partzialki ordaindutako baimena | 73 | Ikasturte oso bat | -Langile finkoentzat. 5- urtetan soldataren %84 kobratzen da. -Borondatezko erretiroa hartzeko 5 urte baino gutxiago falta ez izatea. |
Lanaldia borondatez murriztea | 71 | – Urtebetekoa izango da gutxienez | – Langile finkoek – 1/3 edo 1/2 murrizketa. – Ordaisariak proportzionalki murrizten dira. – Bateraezina beste lan jarduera ordainduarekin |