ยท 11/2009 Foru Dekretua. 13.bis eta 13.ter artikuluak.
- 13. bis artikulua: Minbiziak edo bestelako gaixotasun larriak jotako seme-alaba adingabea zaintzeko lizentzia ordaindua.
Funtzionarioek eskubidea izanen dute lanaldia erdira murrizteko, ordainsaria murriztu gabe, minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen seme edo alaba adingabea zaintzeko, kontuan hartu gabe aurretik ospitaleratu behar izan den ala ez. Salbuespenez, lanaldiaren murrizketa handiagoa izan daiteke, %75ekoa gehienez.
Lanaldiaren murrizketa lanaldiaren lehen eta/edo azken orduetan izan daiteke, zerbitzuaren beharren arabera. Zerbitzuaren funtzionamendu egokiarekin bateragarria baldin bada, murrizketa lanaldi osoetan meta daiteke, hilabeteko kontaketarekin gehienez ere.
- 13. ter artikulua: Lizentzia ordaindua, gaixotasun oso larria duen senidea zaintzeko.
Funtzionarioek lanaldiaren %50 arteko murrizketa ordaindua eskatzeko eskubidea izanen dute, gaixotasun oso larria duen ezkontidea, bikotekide egonkorra edo lehen mailako senidea zaintzeko hilabeteko gehieneko epean. Zerbitzuaren beharrek hartarako bidea ematen badute, murrizketa ondoz ondoko lanaldi osoetan metatzen ahalko da.