Ordutegiak eta lanaldiak

1.1- LANALDIA

· Maisu-maistrak jardunaldi zatitua

Maisu-maistrak-Jardunaldi-zatitua-1

· Maisu-maistrak jardunaldi zatitua (iraila eta ekaina)

Maisu-maistrak-jardunaldi-zatitua_iraila-eta-ekaina

· Maisu-maistrak jardunaldi jarraia

Maisu-maistrak-Jardunaldi-jarraia

· Irakaskuntza ertainak

Irakaskuntza-ertaina

· Orientatzaileak

Orientatzaileak

* Klaustroak eta ebaluazio saio guztietara joan behar duzu zure jarduna dena delakoa dela.

1.2- LANALDI MURRIZKETAK

Araudia

Aplikazio esparrua

Funtzionarioei eta lan-kontratudunei.

Lanaldi murrizketaren motak

Lanaldiaren seirena, herena edo erdia murriztuko da.

Seiren bateko lanaldi murrizketa onartu ahal izanen da gorago aipatutako 1. eta 2. ataletan azaltzen diren kasuetan, baldin eta zerbitzua betetzeko ordezko langilerik jarri beharrik ez badago.

Aukerak

  1. Lanaldia murriztea zerbitzuaren beharren mende ez dagoen kasuak:
    • a) Legezko zaintza dela medio, zuzenean bere kargu duenean hamabi urtetik beherako haurren bat edo legez aitortutako ezgaitasuna duen pertsonaren bat.
    • b) Funtzionarioaren ezkontideak edo bikotekide egonkorrak edo odol nahiz ezkontza bidezko lehen graduko ahaideren batek ezgaitasunen bat badu.
    • c) Funtzionarioa adineko eri kronikoren batekin edo legez aitortutako ezgaitasuna duen adinekoren batekin bizi bada eta hura zaintzen badu (odol edo ezkontza bidezko bigarren gradura bitarteko ahaideak).
    • Genero indarkeriaren biktima izan diren emakumezko funtzionarioek, egiaz babestuak izan daitezen edota gizarte laguntza osoa izan dezaten, eskubidea izanen dute lanaldia murrizteko, beharrezkoa izanez gero.
  2. Lanaldia murriztea zerbitzuaren beharren mende dagoen kasuak:
    • a) Funtzionarioak berrogeita hamabost urte edo gehiago baditu.
    • b) Funtzionarioak lanerako aldi baterako ezintasunik edo ezintasun iraunkorrik sor ez dezakeen eritasuna badu, Hezkuntza Departamentuko Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeko Atalak hari buruz emandako txostenaren arabera.
    • c) Funtzionarioak, legezko zaintza dela medio, zuzenean bere kargu badu hamabi eta hamasei urte (biak barne) bitarteko haurren bat.
    • d) Funtzionarioaren interes partikularrengatik.
  3. Zerbitzuan ordezko langilerik jarri beharrik ez izatea lanaldia murriztu ahal izateko baldintza den kasuak:
    • Lanaldiari seiren bat kentzea onartu ahal izanen da gorago aipatutako 1. eta 2. puntuetan azaltzen diren kasuetan, baldin eta zerbitzua betetzeko ordezko langilerik jarri beharrik ez badago.

Iraupena eta luzapenak

  • Irakasleak:

Irakasleei lanaldiaren murrizketa emanen zaie ikasturtea amaitu arte betiere, salbu eta hura emateko arrazoia lehenago bukatzen denean. Eskatzen diren luzapenak ikasturte osorako izanen dira.

Lanaldi murrizketa gauzatzeko baldintzak

Lanaldiaren murrizketa, oro har, egunero gauzatuko da langileak ezarririk daukan lanaldiaren lehen eta/edo azken orduetan, zerbitzuaren beharren arabera.

Txandaka ari diren langileei dagokienez, murrizketa lanaldi osoetan meta daiteke, hilabeteko kontaketarekin gehienez ere.

Lanaldi murriztuaren ordainsaria

Lanaldi murrizketak berekin dakar funtzionarioaren ordainsari guztien murrizketa proportzionala egitea, familia laguntzarena salbu.
Era berean, kotizazio sozialak eta dagozkien deskontuak lanaldi murriztuari dagozkion ordainsarien arabera kalkulatuko dira.

Aurkeztu beharreko agiriak

1.3- ADINAGATIKO MURRIZKETAK

Murriztapena adinaren arabera (eskola zuzenari dagozkio beti):

  • 55 urte – 1 saio (2 saio Haur Hezkuntza).
  • 56 urte – 2 saio (3 saio Haur Hezkuntza).
  • 57 urte – 3 saio (4 saio Haur Hezkuntza).
  • 58 urtetik goiti – 6 saio (Bigarren Hezkuntza eta Haur eta Lehen Hezkuntza).

Irakasleak ordutegi osoan egonen dira ikastetxean baina murrizturiko denbora lan pertsonalerako erabiliko dute. 60 urtetik aurrera, murriztapen orduak ez dira nahitaez ikastetxean eman beharko.

Murriztapen horiek orientatzaileei ere aplikatuko zaizkie.

Langile horiek ez dute jolasaldietan zaintza lanetan aritu beharko.

Murriztapenak ikasturtearen hasieratik aplikatuko zaizkie urteak abenduaren 31 baino lehen betetzen dituztenei.