Lekualdatze lehiaketa

Informazio hau 2023/2024 Erkidego mailako lekualdatze-lehiaketa unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioentzat egindako 269/2023 Ebazpenean oinarrituta dago.

  1. Parte hartzea.
  • Nork parte hartuko du? Destino definitiborik ez duten funtzionarioek.
  • Noiz parte hartuko du? Urria eta azaroa bitarte izan ohi da.
  • Nola parte hartuko du? Telematikoki, horretarako arrunt komenigarria da aplikazioan dauden jarraibideak zorrotz irakurtzea.
  1. Merezimenduak.
  • Interesdunek Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eman behar dituzte aurkeztu nahi dituzten merezimenduen edo/eta baldintzen agiriak, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari zuzenduta; argitalpenak, berriz, aurrez aurre aurkeztu behar dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bestelako bideren bat erabiliz.
  • Praktiketako funtzionarioek ez dute merezimendurik aurkeztu behar. Praktiketako funtzionarioei destinoa esleitzeko kontuan hartuko da zer puntuazio izan zuten irakasleen kidegoan sartzeko hautaprobetan.
  • Merezimenduak aurkezteko azken gida hemen.

* Merezimenduen baremoan ohiko galderak:

Berretsiko al dira 2010-2011 ikasturtetik aurrera (ikasturte hori barne) lekualdatze-lehiaketetan erdietsitako puntuazioak? Bai, lehiatzaileak parte hartu zuen azken lekualdatze-lehiaketako puntuazioa berretsiko da, merezimenduen baremoko I. atala izan ezik, hori ofizioz baloratuko baitu Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak.

Nori berretsiko zaio puntuazioa? Hezkuntza-administrazio honek 2010-2011 ikasturtetik aurrera (ikasturte hori barne) antolaturiko lekualdatze-lehiaketetan parte hartu zuten langileei, salbu eta parte hartu zuten azken lehiaketan praktiketako funtzionario zirenei. Beste hezkuntza-administrazio batzuetatik etorrita Nafarroan plaza lortu duten irakasleei ez zaie puntuazioa berresten.

Irakasle funtzionarioek jakin dezakete zein den berretsiko zaien puntuazio hori, alegia, zer puntuazio erdietsi zuten aurreko lekualdatze-lehiaketetan? Bai. Interesdunek lekualdatze-lehiaketetan erdietsitako behin betiko puntuazioa ikusteko aukera izanen dute, eskabideak aurkezteko aplikazio telematikoan.

Irakasle funtzionarioek jakin dezakete emanak dituzten zer zerbitzu hartuko zaizkien kontuan merezimenduen baremoko I. atala baloratzerakoan? Bai. Web-fitxako esteka baten bidez, interesdunek aukera izanen dute ikusteko beren zerbitzu-orrian zer zerbitzu agertzen diren; horiek hartuko dira kontuan I. ataleko baremazioa egiteko, merezimenduen baremoan ezarritako irizpideen arabera.

Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko (591) irakasle funtzionarioei nola baloratuko zaizkie zerbitzuak merezimenduen baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan? Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko (591) irakasle batek lehiatu nahi badu Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko (590) lanpostuetarako, bere kidegoan (591) emandako zerbitzuak zenbatuko zaizkio baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan; emandako zerbitzu horiek, ordea, joko dira eskatutako lanpostu hutsei dagokien kidegoan (590) egindakotzat, baldin eta gaur egun Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoari (590) dagozkion espezialitateetan emandako zerbitzuak badira.

Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko (591) irakasle batek lehiatu nahi badu Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko (598) lanpostuetarako, bere kidegoan (591) emandako zerbitzuak zenbatuko zaizkio baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan; emandako zerbitzu horiek, ordea, joko dira eskatutako lanpostu hutsei dagokien kidegoan (598) egindakotzat, baldin eta zerbitzu horiek badira gaur egun Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoari (598) dagozkion espezialitateetan emandakoak.

Jatorria desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan (591) izan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (590) integratutako funtzionarioei nola baloratuko zaizkie zerbitzuak merezimenduen baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan? Jatorria desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan (591) izan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (590) integratutako irakasle batek lehiatu nahi badu Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko (590) lanpostuetarako, bere kidegoan (591) emandako zerbitzuak zenbatuko zaizkio baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan; emandako zerbitzu horiek, ordea, joko dira eskatutako lanpostu hutsei dagokien kidegoan (590) egindakotzat, baldin eta gaur egun Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoari (590) dagozkion espezialitateetan emandako zerbitzuak badira.

Jatorria desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan (591) izan eta Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (590) integratutako irakasle batek lehiatu nahi badu Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko (598) lanpostuetarako, bere kidegoan (591) emandako zerbitzuak zenbatuko zaizkio baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan; emandako zerbitzu horiek, ordea, joko dira eskatutako lanpostu hutsei dagokien kidegoan (598) egindakotzat, baldin eta zerbitzu horiek badira gaur egun Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoari (598) dagozkion espezialitateetan emandakoak.

Gainera, irakasle horiei 590 kidegoan sartu zirenetik emandako zerbitzuak ere zenbatuko zaizkie baremoko 1.1 eta 1.2 ataletan, eta joko dira eskatutako lanpostu hutsei dagokien kidegoan (598) egindakotzat, baldin eta zerbitzu horiek badira gaur egun 598 kidegoari dagozkion espezialitateetan emandakoak.

Puntuazioa berretsiko zaien parte-hartzaileek merezimendu berriak aurkez ditzakete? Merezimendu hauek bakarrik aurkez ditzakete:

– Dagokion lekualdatze-lehiaketarako eskabideak aurkezteko epea bukatu zenetik perfekzionatutako merezimenduak (aplikazio telematikoak adieraziko die interesdunei epe hori noiz bukatu zen), eta

– 1.2, 4, 6.4 eta 6.6 atalei dagozkien merezimenduak, baldin eta karrerako funtzionario izendatu aurretik perfekzionatu bazituzten eta haien espediente pertsonalean jasoak ez badaude.

Zer egin behar dute parte-hartzaileek, baldin eta ez badute berretsi nahi parte hartu zuten lekualdatze-lehiaketako azken puntuazioa, dela ez daudelako ados puntuazioarekin, dela aurkeztu nahi dituztelako parte hartu zuten azken deialdiko eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik perfekzionaturiko merezimendu berriak? Espresuki adierazi beharko dute hori parte hartzeko eskabidean, dagokion laukitxoan, eta berriz ere aurkeztu beharko dituzte merezimendu guztiak.

Zer merezimendu baloratzen dira deialdiaren I. eranskineko baremoan? Soilik baloratuko dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako (2023ko azaroaren 17a) dituzten merezimenduak, betiere epe horren barnean frogatzen badira.

Zer master baloratzen da 3.1.2 atalean? Soilik urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuarekin, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuarekin edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuarekin bat egindakoa.

Zer hizkuntza-titulu baloratzen dira merezimenduen baremoko 3.3 atalean? Soilik hizkuntza-eskola ofizialek emandako tituluak edo ziurtagiriak.

Zer egin behar dut 6.5 atalean puntuazioa erdiesteko, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 2007tik aurrera irakasleen kidegoetan sartzeko edo horietara igotzeko deitutako hautapen prozedura batean epaimahaikide izan banaiz? Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du irakasleen kidegoetan sartzeko edo horietara igotzeko hautapen prozeduretako epaimahaikide lanetan benetan aritu ziren lehiatzaileen puntuazioa. Ez da parte-hartze horren ziurtagiria eskatu ez aurkeztu behar.

Espezialitate berriak eskuratzeko epaimahai bateko kide izatea baloratzen da 6.5 atalean? Ez.

Nola baloratzen da euskararen ezagutza? Euskararen ezagutza 6.7 atalean baloratuko zaie EGA titulua edo baliokidea aurkezten duten lehiatzaileei. Hizkuntza Eskola Ofizialaren Euskararen Gaitasun Agiria EGA tituluaren baliokideetako bat da.

Zer egin behar dut Euskararen Gaitasun Agiria edo Hizkuntza Eskola Ofizialetako Euskararen C1 maila baremazioaren 3.3.b) edo c) atalean balora dadin? Euskararen Gaitasun Agiria merezimenduen baremazioko 3.3.c) atalean edo HEOetako Euskararen C1 maila 3.3.b) atalean balora dadin, lehiatzaileak espresuki eskatu beharko du eskabide orokor baten bidez. Bertan ondokoa adieraziko du: “Eskatzen dut Euskararen Gaitasun Agiria edo HEOetako Euskararen C1 maila balora dadin merezimenduen baremazioko 3.3. atalean”.

  1. Lanpostuen eskatzea.
  • Praktiketako funtzionarioak behartuak daude, hautaketa-prozesua zein espezialitate eta hizkuntzatan (edo parekatutako lanpostutan) gainditu duten, horri dagozkion lanpostu guztiak eskatzera.
  • Oposizioko espezialitatetik edo parekatutako lanpostutik abiatuta aukeragai dituzten lanpostuak ere eska ditzakete beren borondatez, hizkuntza berean, deialdiko IV. eranskinean ezarritakoarekin bat.
  • Praktiketako funtzionarioek ezin dute eskatu hizkuntzaren eskakizuna (ingelesa, frantsesa edo alemana) duen posturik. Modu berean, behin-behineko destinoa izan eta behin betiko lehen destinoa lortu ez duten irakasle funtzionarioek ere ezin dute eskatu hizkuntzaren eskakizuna (ingelesa, frantsesa edo alemana) duen posturik.
  • Behin-behineko destinoa izan eta aurretik behin betiko destinoa jada lortua zuten funtzionarioek honako hauek eskatu behar dituzte:

· Hautapen prozesua zein espezialitate eta hizkuntzatan gainditu duten, horri dagozkion lanpostuak.

· Ondoren beste espezialitate batzuk eskuratu badituzte, edo horietarako gaikuntza jaso badute, espezialitate horiei dagozkien lanpostuak.

· Titular diren edo gaikuntza duten espezialitatetik abiatuta aukeragai dituzten lanpostuak, IV. eranskinean ezarritakoarekin bat.

· Aurreko lanpostu guztiak oposizioko hizkuntzan zein beste hizkuntza batean, baldintzak betetzen badituzte.

· Hizkuntza-eskakizuna duten aurreko lanpostu guztiak, baldintzak betetzen badituzte.

  • Honako hauek eska ditzakete atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuak:

· Atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuetarako izendatutako funtzionarioek (zer hizkuntzarako duten profila, horri dagozkion lanpostuak).

· Behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioek, bai eta orain behinbehineko destinoa izan baina aurretik behin betiko destinoa lortua zutenek ere, baldin eta postu horiek eskuratzeko baldintzak betetzen badituzte.

  1. Bestelako ohiko galderak

Zer kasutan jarri behar dut hizkuntzaren laukitxoan “euskara”? Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatutako euskarazko espezialitateetako lanpostuak eskatu nahi dituzunean. Euskal Hizkuntza eta Literatura (Nafarroa), Euskara, Euskara (Nafarroa), Euskal Hizkuntza, Euskara Helduentzat eta Komunikazioaren Esparrua: Euskara izeneko espezialitateei dagozkien lanpostuen eskaerek euskara eramanen dute beti lanpostuko hizkuntzatzat.

Lanpostu elebiduna” laukitxoan, zer kasutan jarri behar dut “ingelesa”, “frantsesa” edo “alemana”? (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatutako lanpostuetarako) Hori adierazi behar dute soilik egoera honetan daudenek: behin betiko destinoa duten irakasle funtzionarioek, eta orain behin-behineko destinoa izan baina aurretik behin betiko destinoa lortua zutenek, eskuratu nahi dituztenean ikastetxe eleaniztunetan ingelesaz, frantsesaz edo alemanaz bestelako espezialitateetan klaseak ingelesez, frantsesez edo alemanez emateko plazak.

Beraz, ingelesa, frantsesa edo alemana espezialitateetako lanpostuak eskatzeko inola ere ez dira hizkuntza horiek adierazi behar “lanpostu elebiduna” laukitxoan.

Atzerriko hizkuntzaren eskakizuna duten lanpostuetarako izendatutako irakasleek eska ditzakete soilik, zer hizkuntzarako duten profila, horri dagozkion lanpostuak; beraz, haien eskaera guztiek dagokien hizkuntza adierazi beharko dute “lanpostu elebiduna” laukitxoan.

Noiz markatu behar dut ibiltaritzaren laukitxoa (Ib.)? (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak kudeatutako lanpostuetarako) Soilik maisu-maistren kidegoko ikastetxe eta herrietako eskaeretarako edo parekatutako lanpostuetarako, eskatzen diren lanpostuak ibiltariak badira.

Espezialitate hauei dagozkien lanpostuen eskaerek ez dute inoiz ibiltaritzako koderik eramanen: Helduentzako Pedagogia Terapeutikoa, Helduentzako Lehen Hezkuntza, Helduentzako Ingelesa, Helduentzako Frantsesa, Gutxiengo Kulturalak eta Entzumena eta Hizkuntza Eskualdean edo parekatutako lanpostuak.

Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek (591) zer lanpostu eska ditzakete? Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko irakasleek (591) eskatu behar dituzte titular diren espezialitateetako lanpostuak, nahiz eta espezialitate horiek gaur egun beste irakasle-kidego batekoak izan. Parte hartzeko eskabidean, parte-hartzailearen kidegoaren ordez (591), adierazi beharko da zer kidegotakoak diren lortu nahi diren lanpostuak; hau da, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa (590) edo Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa (598), espezialitatearen arabera.

Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko (591) irakasle batek destinoa lortzen badu 590 kidegora aldatu den lanpostu batean, automatikoki integratuko da 590 kidegoan? Ez, 590 kidegoan sartzeko, beharrezkoa da prozedura zehatz bati jarraitzea; hain zuzen, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 19ko 272/2022 Ebazpenak araututako integrazio-prozedurari.

Zer plaza eska ditzake Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (590) integratutako funtzionario batek, titular baldin bada Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoko (598) espezialitate batean? Desagertzear dagoen Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegotik (591) datozen irakasleak, sartu badira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan (590), eta titular badira espezialitate hauetakoren batean:

– Sukaldaritza eta Pastelgintza

– Estetika

– Zurgin-lanen eta Altzarien Fabrikazioa eta Instalazioa

– Ibilgailuen mantentze-lanak

– Makinen mekanizazioa eta mantentze-lanak

– Patroigintza eta jantzigintza

– Ile-apainketa

– Arte Grafikoetako Ekoizpena

– Jatetxe Zerbitzuak

– Soldadura

Orduan, eska ditzakete, zein espezialitatetan diren titular, horri dagozkion lanpostuak, nahiz eta espezialitate horiek izan gaur egun Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegokoak (598).

Parte hartzeko eskabidean, parte-hartzailearen kidegoaren ordez (590), jarri behar da Lanbide Heziketako sektore berezietako irakasle espezialisten kidegoa (598), kidego horretakoak baitira lortu nahi diren lanpostuak.